Foru Aldundiak eguneko zentroentzat malgutu-plana Txurdinagabarrin aurkezten du
Isabel Sánchez Robles Gizarte Ekintzako foru diputatuak Txurdinagabarriko Eguneko Zentro Psikogeriatrikoaren instalazioak bisitatu ditu Bilbon. Bisitan zentroan egiten dituzten terapiak eta jarduerak ikusi ditu, eta, gainera, langile eta erabiltzaileekin hitz egiteko aukera izan du. Horrez gain, Sánchez Roblesek mendekotasuna duten adinekoen eguneko zentroen sarbidea eta horien banakako diru-laguntzak arautzen dituen foru dekretuan sartutako aldaketen berri eman du.
Txurdinagabarrin ari dira dekretu berrian gehitu diren berritasunetako batzuk egiten, hala nola zerbitzua larunbat eta igandeetara zabaltzea.
Bizkaiko Foru Aldundiaren lehentasuna da kalitate onena duen arreta eskaintzea: berezitua eta pertsonalizatua. Isabel Sánchez Roblesek hauxe adierazi du: “Pertsona bakoitza bakarra da. Hori dela eta, zerbitzuak egokitu nahi ditugu arreta pertsonala, hurbilekoa eta berezitua eskaintzeko, zeinaren bidez premia guztiei modu integralean erantzun ahal izango zaien. Pertsona guztientzako arreta egokia”.
Berrikuntza nagusiak
Bizkaiko Foru Aldundiaren baliabide-eskaintza, halaber, mendekotasuna duen pertsonek betiko inguruan geratzeko duten nahiaren arabera egokitu behar da, gertukoez, norberaren ondasunez eta oroitzapenez inguratuta egon nahi izaten dute eta. Bestalde, zaintzailea ere zaintzeko beharrezkoa den guztia egiten da: zaintzeaz arduratzen duena zaintzea, alegia. Zentzu horretan, Sánchez Roblesek honako hau esan du eguneko zentroen gainean: “Funtzio nagusia betetzen dute, mendekotasuna duen pertsonak etxean jasotzen dituen zaintze formal eta informalak osatzeko zerbitzu profesionala eskaintzen baitute”.
“Dekretu berriak nabarmen malgutzen du zerbitzua, asteburuetara zabaltzen baitu” baieztatu du. Eguneko zentroen zonakatzea da foru dekretuak egiten duen beste aldaketetako bat; horrela erabiltzaileei gizarte-zerbitzuen maparen arabera eskainiko zaie arreta, Gizarte Zerbitzuen euskal Legean xedatutako planifikatze-tresnetatik sortua.
Eguneko 51 zentrok osatzen duten Bizkaiko sarea, erdia foru-titulartasunekoak dira eta gainerakoak Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzartuta daudenak. Guztira, gaur egun, 1.373 da foru-erantzukizuna.