Adineko pertsona

FEAFVren Futbolean oinarritutako Oroipen Tailerra Txurdinagabarrin izango da berriro

FEAFVren Futbolean oinarritutako Oroipen Tailerra Txurdinagabarrin izango da berriro
Taller de reminiscencia basada en el fútbol

Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak (FBEEF) garatutako Futbolean oinarritutako Oroipen Tailerra Aita Menni Gizarte Zerbitzuek kudeatutako Bilboko Txurdinagabarriko Adinekoen Egoitzan izango da. Ekimen hori 2015. urtean ere han izan zen, eta oraingoan zentroaren jabea den Bizkaiko Aldundiak Elorrio, Gallarta eta Leioako GUFEren (Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea) egoitzetara hedatzea erabaki du.

7Tailerra farmakologikoa ez den terapia bat da gaixo neurodegeneratiboen tratamenduan, eta helburua futbolaren eta kirol honek igortzen dituen balioen bidez haurtzaroarekin, gaztaroarekin eta pertsona parte-hartzaileen helduaroarekin lotutako oroitzapenak sustatzea da. Aplikatzen ari den zentroetako profesionalek onartu duten moduan, “bizitza-istorio bakoitza egoiliarren eta belaunaldi bereko eta antzeko bizipenak eta oroitzapenak dituzten futbolarien artean partekatzean adinekoen pentsamendua eta adinekoak berak suspertzea lortzen da”.

Joan den hilaren 4ean Txurdinagabarriko zortzi egoiliar bigarren edizioan parte hartzen hasi ziren. Argote, María, Jesús, José Luis, Julia, Rafa, Tere eta Pedro hasi ziren Tailerraren dinamikan parte hartzen. Juan Mari Zorriquetak –FEAFVko presidentea– eta Andoni Ayarzak –FEAFVko komunikazio-burua eta tailerraren dinamizatzailea—eman zituzten azalpenak. Zorriqueta eta Ayarza Athleticeko jokalari ohiak izan ziren, eta “talde bat gisa” definitu zuten Tailerra: “Txurdinagabarri Futbol Club”, “titularrek” (zortzi adinekoak) eta “teknikari taldeak” (Maria psikologoa, Nerea begiralea eta eurak biak) osatutakoa.

Taldea, saioaren amaieran
Taldea, saioaren amaieran.

Tailerra osatzen duten 12 saioetako lehenengoa –bat astero- taldea aurkezteko eta batak bestea ezagutzeko izan zen. Horrela, zenbait bitxikeriaren berri izan genuen, hala nola taldean Palentziako hiru pertsona daudela, Juliaren iloba bat futbolean aritzen dela, Terek 100 urte dituela edo Jesus betidanik dela Angel Sertutxa Athleticeko jokalari ohiaren laguna. Sertutxa Txurdinagabarriko egoiliarra da eta Tailerraren lehen edizioan parte hartu zuen. Talde zurigorria denen gustukoena da, Maria gure psikologoarena izan ezik, Sporting taldearen jarraitzailea delako.

Bere burua aurkezten zuen parte-hartzaile bakoitzak baloia hartzen zuen esku artean, antzinako baloien kopia. Athletic Club fundazioa sortu zen 1898. urtea grabatuta zuen. Baloi hori tailerren osoan erabiliko dugu eta amaitutakoan oroipen gisa gordeko dugu.

Behin aurkezpenak eginda, iazko tailerraren zenbait une jasotzen zituen bideo bat ikusi genuen, eta garai desberdinetako Athleticeko jokalariak identifikatzen saiatzeko jarduerak hasi genituen, futbol-taldeen izena asmatuz talde horren hiriaren irudiak erakutsita, edo zenbait penalti sartuko ziren ala ez erabakiz. Athleticen 1950. urteko ereserkia ere entzun genuen Txurdinagabarrin, eta bertaratutako askok nahiko ongi abestu zuten.

Parte-hartzaileek Athleticen Jokalari ohien Elkartearen (AJOE) pin bat eta “Mi historia de vida y el fútbol” izeneko koaderno bat jaso zuten. Koaderno hori Tailerraren 12 saioetan erabiliko dute. Amaitzeko, Athletic eta Sporting taldeen arteko partidarako “porra” bete zuten.

 

Saioan zehar
Saioan zehar.
Jokalarien zerrendak gogoratzen
Jokalarien zerrendak gogoratzen.
Jaiolekuak gogoratzen
Jaiolekuak gogoratzen.