FEAFV & AFE Futbol eta Erreminiszentzia Tailerraren beste edizio bat Zuatzuko Zentroan
Donostiako Aita Menni Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroak tailer estimulagarri eta zirraragarri horren denboraldi berri bat estreinatu du; Espainiako Futbolari Beteranoen Federazioaren (Feafv) eta Espainiako Futbolarien Elkartearen (Afe) lankidetza eskuzabalari esker egiten da.
“Donostiako Zuatzuko Aita Menni Zentroko hamahiru lagun eta euren laguntzaileak Zubietara joan ziren atzo, bestelako goiz batez disfrutatzera, eta Bixio Gorriz eta Mitxel Loinaz beteranoen konpainia izan zuten. Horrez gain, lehen taldearen entrenamendua ikusi zuten, eta aukera izan zuten saioaren amaieran famili argazki polit bat egiteko Realeko jokalariekin”. Honela argitaratu zuen Noticias de Gipuzkoak, otsailaren 26ko edizioan, Espainiako Futbolari Beteranoen Federazioaren (FEAFV) eta Espainiako Futbolarien Elkartearen (AFE) Futbol Erreminiszentzia Tailerrak Zubietara egin zuen bisita.
Horrez gain, FEAFVk ahaztezintzat kalifikatu zuen bere blog eta sare sozialetan Zuatzuko Aita Menni Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroko erabiltzaileek joko zelaira egin zuten bisita, Realaren entrenamendua ikusteko.
Oroitzapenak estimulatu futbolaren haritik tiraka
Zuatzuko Aita Menni Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroak FEAFV & AFE Futbol eta Erreminiszentzia Tailerraren edizio berri bat estreinatu zuen otsailaren 7an, Donostian, Realeko Beteranoen Elkartearen partaidetza eta lankidetzarekin. Tailerren hari gidaria futbola da, eta antolatzeko xedea da arazo kognitiboak dituzten pertsonen oroitzapenak estimulatzea eta aldartea eta bizi kalitatea hobetzea.
Tailerrak 12 asteren bueltan egituratzen da, bi orduko saioetan, eta ostiraletan egiten da. Inaugurazio saioan, parte hartzen duten erabiltzaileez gain, bertan izan ziren Lorea Diaz Aguirrebeña eta Bernardo Valle Sanchez (psikologoa eta zentroko laguntzailea, hurrenez hurren); Bixio Gorriz, Beteranoen Elkarteko lehendakaria, eta Michel Loinaz, Realeko jokalari ohi eta tailerraren dinamizatzailea.
Zentroko saioetan, argazkiak, bideoak, himnoak, herri kantak, kamisetak, botak, baloiak eta horrelakoak erabiltzen dira. Tailerrak aparteko beste hiru saio ditu, futbolaren mitoei bisitak eginez eta leku enblematikoetara programatutako bisitekin, esaterako, Zubietara, lehen taldeak entrenatzen duen lekura.
Zubietara egindako azken bisitan, gure parte hartzaileek ondoan izan zituzten Bixio Gorriz, Realeko jokalari ohi eta Realeko Beteranoen Elkarteko gaur egungo lehendakaria, eta Michel Loinaz, Realeko jokalari ohi eta tailerraren dinamizatzailea.