Berriro ere “Juntos somos más” goiburuarekin Espainiako Erlijiosoen Konferentziak (CONFER) topaketa baterako deialdia egin zuen pertsona laikoekin. Gogoeta-lana orientatzen zuen dokumentazioa irakurri ondoren, edizio honen helburua taldeka esperientziak trukatzea eta lan ebanjelizatzailearen “misio partekatuan” bide berriak bilatzea zen.
Ehun pertsona laiko eta erlijioso inguruk parte hartu zuten bigarren edizio honetan, eta misio partekatua etorkizuneko ikuspegitik aztertzen saiatu ziren, beren eguneroko esperientzian oinarrituz. Horrenbestez, deialdi honetan elkarrekin aurrera egitea, “leku gehiagotara heltzea” heltzea zen xedea, elkarrekin ere hazteko.
Familia Ospitalariak eskerrak eman dizkio CONFER erakundeari “Juntos somos más” topaketaren bigarren edizio hau antolatzeagatik. Partekatzea beti aberasgarria den esperientzia bat da.