VI. Familia Eguna Beasaingo EPSZn

Beasaingo Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroak ohiko famili elkarketa egin zuen, seigarren urtez jarraian.
Maldatxoko baratzea

Gustukoa dugu urte behin gutxienez gure zentroetako erabiltzaileen senideekin elkartzea, eta Gabonak eta urte amaiera aprobetxatzea gustatzen zaigu. Horrenbestez, abenduaren 23ko goizerdian, Beasaingo eta Zumarragako Osasun Mentaleko Zentroko erabiltzaile eta profesional ia guztien senideak hurbildu ziren Beasaingo EPSZra.

VI. Familia Eguna Beasaingo EPSZn

EPSZko koordinatzaile Vicente Huesok egunaren programazioa aurkeztu eta gero, bi erabiltzailek egin zuten Ametsa Abesbatzaren  aurkezpena, eta koruak sei abesti berri eskaini zizkigun gure gozamenerako: Duncan Dhuren En algún lugar, Iparragirre habila delaMaritxu nora zoaz?, Gure Aitak Amari, eta bi gabon kanta, Hator hator eta Ahí está la Navidad. Eszenatokian mural bat zegoen, zentrora etortzen direnek ospakizuna baino zenbait aste lehenago diseinatua eta margotua, eta emanaldiaren abestiak erakusten zituen.

Aurten azpimarratu daiteke Ametsa Abesbatzak gitarra sartu duela, Imanol Dorronsororen eskutik, zeinak 20 urte zeramatzan jo gabe; Ainhoa Ariznabarreta txistulariak ere, 18 urtez praktikatu gabe egon eta gero, Iparragirre habila dela abestian laguntzera animatu zen; hori guztia gure akordeoilari beterano Mikel Lararen laguntzarekin. 

VI. Familia Eguna Beasaingo EPSZn

Emanaldia bereziki hunkigarria izan zen denontzat, eta, ondoren, “Familia Egunak” aurrera egin zuen taldearen hitzaldiarekin; bertan, zentroak urte hauetan izan dituen datuak eta bilakaera aztertu ziren (artatutako pertsona kopurua, profila…), eta interbentzio eredu berriaz hitz egin zen, azken urteetan komunitateetan egindako interbentzioen eta etxeko interbentzioaren gaineko azalpenekin.  

Goiza erabiltzaileek bertaratutako guztiekin partekatzeko antolatutako luntx batekin amaitu zen.