Senarrak zirkulazio istripua izan zuen 1993an. Lesioak zirela eta, denbora luzez koman egon zen Aita Menni Ospitalean estreinatu berri zen Kalte Zerebraleko Zerbitzuan, Arrasaten, eta hor bizi da oraindik. Harrezkero, Judy Biallosterskik kalte zerebrala duten pertsonen eta haien familien bizi kalitatea hobetzen eman du bere denbora eta energia, eta eragindako familien eta pertsonen elkarteak sortu ditu, hala nola ATECE Gipuzkoa, FEATECE eta FEDACE, non ardura karguak izan zituen 13 urtez. Tarte horretan, helburu nagusiak ziren kalte zerebralaren arazoak ezagutaraztea eta prebentzio ekintzetan parte hartzea eta eguneko zentroak sortzea, atseden hartzeko programak, autolaguntza programak, hainbat terapia, eta finantzaketa edo kofinantzaketa bilatzea elkartearentzat eta federazioentzat.
Gaur egun, Judyri esker, aspaldidanik ezagutzen dituzte gure paziente batzuek zaldiekiko interakzioaren onurak. Zabolain zalditegia gaitasun desberdinak dituzten pertsonei zuzendutako proiektua da, eta lotu egiten ditu kalte zerebralagatik eta desgaitasunagatik duen kezka eta zaldiketarekiko zaletasun pertsonala. HIstoria hunkigarria, dudarik gabe. Zorionak, Judy, eta eskerrik asko ETBri kontatzeagatik.