Ez zuten horrelako oparirik espero
Amaren Eguna zela eta, Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan detaile bat antolatu genuen gure egoiliarrentzat. Maiatzaren 5eko ospakizunaren aurreko astean, familiei mezuak bidali genizkien egoiliarra seme-alabekin ageri zen argazki bat bidaltzeko eskatuz, hark esan ohi zien esaldi batekin batera; eta seme-alabarik izan ez zutenentzat, argazki bat amarekin.
Parte hartze handia izan zen, eta egoiliar askok beren familien argazkiak eta mezuak jaso zituzten, eta hunkitu egin ziren.
Hilaren 6an, Egoitzako hirugarren solairuan, mural bat prestatu zuten amen ohiko esaldiekin, eta ama gisa eta alaba gisa izandako bizitzako pasadizoak kontatzen aritu ziren.