Zuatzu eta Azokako Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroak, Maldatxo eta Beasaingo EPSZk, menpekotasun egoeran dauden Adinekoen Zentroak Arrasate, Bergara eta Soraluzen… Beste urte batez, Aita Menni Ospitaleak eta bere dispositiboek abenduaren 3a ospatu nahi izan dugu, Euskararen Nazioarteko Eguna. Euskara Batzordeak material guztia bildu du, eta hemendik konpartitu nahi du.
Musika egon zen, dantza, belaunaldien arteko hitzaldiak, collageak eta bestelako ekintza ugari egin ziren, euskarari lotuta.
Konpromisoa euskararekin
Adibide moduan baino ez, Azokako Kalte Zerebraleko Aita Menni Eguneko Zentroan (Arrasate) antolatutako saioa ai`patuko dugu. Han, azaroaren 27an, AEK-ko irakasle Ainhoa Arregi etorri zitzaigun bisitan. Euskararen Nazioarteko Egunaren historia azaldu zigun. Bere azalpenaren ondorioz, abenduaren 3ra begira, euskararen inguruan ditugun esperientziez eta nahiez gogoeta egin nahi izan genuen. Idatziz jarri genituen, euskararen jatorriari eta historiari buruzko bideo bat ikusi eta gero. Gainera, egunero euskara erabiltzen duten erabiltzaileen artean eta erabiltzen ez dutenen artean astero egiten dugun kafe-solasaldian parte hartu genuen. Helburua da gure hizkuntzaren erabilera bultzatzea, eta norberak libre aukeratzeko eskubidea errespetatzea lortzea.
Durangoko Adinduentzako Egoitzan eta Eguneko Zentroan bideo bat grabatu dute, euskararekin konprometitu gaitezen animatzeko. Hemen behean ikusi dezakegu, gainerako zentroetako argazkiekin eta Zuatzutik bidali diguten manifestu txikiarekin batera.