Euskaraldia Aita Menni adinekoen zentroetan
Ahizpa Ospitalarioak – Aita Menniren beste zentro batzuetan bezala, gure adinekoen Egoitza eta Eguneko Zentroek bere egin dute Euskaraldia ekimena, azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean.
Bi aste horietan, egunero hainbat ekintza egin ditugu ekimenari lotuta, eremu pertsonalean zein laboralean euskararen erabilera zabaltzeko.
“Ahobizi” (euskaraz ulertu eta hitz egiten du) edo “belarriprest” (ulertzen du eta euskaraz egin diezaioten nahi du, nahiz beti ezin duen hitz egiteko erabili) rolak borondatez jokatzeaz gain, edizio honetan “ariguneen” ideia proposatu da, euskararen erabilera bermatzen duten ingurune fisikoak eta antolamenduzkoak eratzeko.
Solasaldiak izan ditugu euskarari buruz, eta euskaraz dakiten adineko pertsonak animatu ditugu erabili dezaten. Eskulanen tailerretan txartelak egin ditugu euskarazko hitz eta esaldiekin, horien itzulpena esplikatu dugu, eta, ondoren, banatu egin ditugu, adinekoek eta langileek erabili ditzaten. Halaber, gure jardueretan egunero laguntzen digun musikan ohi baino proportzio handiagoan sartu dira euskarazko abestiak.
Gainera, esaldiak, abestiak eta jolasak prestatu ditugu senideek egoiliarrak bisitatzeko espazioetan, euskara erabili dezaten bultzatzeko.
Txurdinagabarri Egoitza
Joxe Miel Barandiaran Egoitza