Euskara Batzordea osatzen duten kideetako batzuk
Euskara Batzordeak lanean jarraitzen du Aita Mennin euskararen erabilera zabaltzeko harremanetarako hizkuntza moduan. Lantaldea osatzen dutenek – Xabier Altuna, Deiane Madinabeitia, Marijo Ijurra, Leire Franco, Miren Arrizabalaga, Beñat Urain, Amaia Jauregui eta Nagore Mardaras– hainbat gai landu zituzten otsaileko bileran. Horien artean ondorengoak nabarmendu daitezke:
· 2017ko balantzea. Aurreko ekitaldian egindako ekintzen balantze positiboa egin zen.
· Aita Menni Ospitaleak diru-laguntza jaso du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aldetik (2017 Lanhitz deialdia). Laguntza honek helburutzat dauka, entitate pribatuek Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzea.
· 2018. urtean zehar egingo diren ekintzak proposatu eta adostu ziren. Ekintza hauek ondorengo alorretan sailkatzen dira: Ezagutza, motibazioa, erakundetzea eta erabilera.