Euskal Herriko ospitaleek Joan Jainkoarenaren anaien ordenako Juan Ciudad GKEk Mendebaldeko Afrikan ebolaren kontra borrokatzeko egindako premiazko deiari erantzun diote. Zehazki osasun-materiala biltzeko kanpaina batean lagunduko dute. Material hori, zentro hauetara bidaliko da: Sierra Leonako San Juan de Dios ospitalea (St. John of God Hospital de Lunsar), Liberiako ospitalea (St. Joseph Catholic Hospital de Monrovia) eta Monroviako Ahizpa Ospitalarien Osasun Zentroa.
Zentro horiek ebola eraginik handiena izaten ari den eremuetan daude, izan ere, osasun-laguntzaren eskaera gero eta handiagoa da leku horietan. Osasunaren Mundu Erakundearen azkenengo datuen arabera, 672 pertsona hil dira ebola dela eta.
Aipatutako ospitaleak ebola duten pazienteak artatzen ari dira herrialde horietako Osasun Ministerioekin koordinatuz. Hala ere, baliabide eta azpiegitura gutxi dituzte epidemia horri aurre egiteko. Hori dela eta, premiazko laguntza bidaltzea eskatu dute, osasun-langileak eta biztanle zibilak gerta daitezkeen ebola-kasuetatik isolatzeko. Material hori, erabili eta botatzeko arropa izango da: mantala, maskarak, eskularruak, oinetako babesak, txanoak eta abar.
Hauek dira kanpaina honetan laguntzen ari diren Euskal Herriko osasun-zentroak: San Juan de Dios ospitaleak –Santurtzi, Donostia eta Arrasatekoak-; Aita Menni ospitalea; Poliklinika Gipuzkoa; Donostiako Virgen del Pilar Klinika eta Tolosako Asunción Klinika; Quirón-eko Bilboko, Donostiako eta Gasteizko zentroak; Vithas San José; IMQ Zorrotzaurre Klinika; Bilboko IMQ Virgen Blanca eta Osakidetzako zentro-sarea.
Bestalde, Aita Menni Ospitaleak orain arte “We are like you” osasun mentaleko proiekturako jasotako funtsak emango ditu, ebolaren epidemiarekin sortutako den larrialdi-egoerarengatik. Halaber, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzak gorputza osorik isolatzeko 40 jantzi eman ditu, eta Brussels Airways konpainiak eta Mujeres por África Fundazioak premiaz bidali dute materiala.
Aita Menni Ospitaleko zuzendari gerentea den Mikel Tellaechek sustatu du kanpaina Euskal Herriko ospitaleen artean, izan ere, harreman estua du eremu horrekin, 2012. urtean urtebete baino egon zelako Monroviako St. Joseph Catholic Hospital ospitalean zuzentzen. Tellaechek oso hurbiletik jarraitzen du antzinako kideekin eta Liberiako Osasun Ministerioarekin ebolaren epidemiaren bilakaera. Guztira, 300 kilo premiazko osasun material bilduko dituzte.
Egoera kontrolatu gabe dago Liberian, eta nazioarteko laguntza jaso badute ere, osasun-langileak babesteko baliabide gutxi egoteaz gain, gaizki antolatuta ere badaude. “Hiru unitate berezi daude herrialdean diagnostikoa eta tratamendua egiteko, baina egia esan, ospitale eta osasun-zentro guztietan daude sintomak dituzten pazienteak”, azaldu du Tellaechek.
Halaber, azpimarratu egin du “asmoa set horiek lortzea eta lehenbailehen Madrilgo zentro logistikora eramatea” dela, “geroago, hegazkinez, St. Joseph’s Catholic Hospital ospitalera eramateko, han premia duten osasun-zentroetan banatzeaz ardura daitezen”.
Bestalde, hauxe adierazi du: “lagundu nahi duten pertsonek Juan Ciudad GGKEri egin diezaiokete ekarpena, isolatuta dagoen eremua handitzeko, ospitalerako berariazko materialak erosteko eta produktu desinfektatzaileak erosteko, ebola modu egokian kontrolatzeko eta tratatzeko”.
Bestalde, St. Joseph’s Catholic Hospital ospitaleko zuzendariak, Patrick Nshamdzek, laguntzera animatu du, “egoera oso zaila eta kontrolaezina” delako. Beherako eta gorako kasuak ez dira onartzeko inolako ospitaletan. “Ministerioak zenbait jantzi berezi ekarri dizkigu osasun-langileak isolatzeko, baina ez da nahikoa. Anbulantzia bat bakarrik dugu eremuan ebola duen jendea hartzeko eta unitate berezietara eramateko, baina azkenean ez dira heltzen. Paziente bat, adibidez, ELWA eremura eraman zuten eta ezin izan zuten artatu”.
“Gure ospitalean bi lagun hil dira eta herrialdeko JKF ospitale nagusian ez dute gaixo gehiagorik onartzen. Ebakuntzen programazioa ere eten dute, beraz, gure ospitaleak laguntzeko presio handiagoa du”, azaldu du.
Ebola-epidemiarik txarrena
Mendebaldeko Afrikan dagoen ebola-epidemia orain arte gertatutako txarrena da, izan ere, lehen aldiz, beste herrialde batzuetara ere heldu da: Guinea Conakry, Sierra Leona eta Liberara, zehazki. Lehen kasuak 2014ko urtarrilean agertu ziren, eta martxoan, ebola-epidemia zegoela aitortu zuen Osasunaren Mundu Erakundeak.
Harrezkero, % 90 arteko heriotza-indizea duen gaixotasun honen kasuek gora egin dute. Dagoeneko 600 lagun baino gehiago hil dira. Ebola ez da inoiz egon eskualde honetan. Aurretik, Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Uganda bakarrik egon zen.
Orain arte, landa-eremuetan eta, hedatzea saihesteko erraz kontrolatzen diren lekuetan agertu da. Gaur egungo epidemia hiriguneetaraino heldu da, eta han zailagoa da gaixoak eta haiekin egon diren pertsonak kontrolatzea.