Kalte zerebrala

Euskal Autonomia Erkidegoan Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna ospatzeko ekitaldietan parte hartu dugu

Euskal Autonomia Erkidegoan Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna ospatzeko ekitaldietan parte hartu dugu

aurten ere, gaixoen eta haien familiekin eta erakundeekin batera, aita mennik sentsibilizazioari eta hausnarketari eskainitako egun hau sustatu du

Bilbon

Urriaren 26an, Bilboko Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebralaren Zerbitzuko erabiltzaile eta profesionalek Kalte Zerebralaren Egunaren harira antolatutako ekitaldietan parte hartu zuten.Goizean,Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeak sentsibilizaziorako eta estimulazio kognitiborako ekitaldi batera joateko deia egin zuen. Arranoen hegaldia eta perkusio tailerra eskaini zituzten. Arratsaldean, ATECE Bizkaia elkarteak II. Topaketa Solidarioa antolatu zuen eta han izan ziren, topaketa musikaren bidez girotzen, Gospel Bilbao eta Kepa Junkera, eta Gurutze Beitiak ere modu solidarioan parte hartu zuen eta bera izan zen, Igone Bilbaorekin batera, saioaren aurkezlea.

Bizkaia Aretoan egindako ekitaldi hartan izan ziren ATECE Bizkaiko presidente Jose Luis Esteban eta elkarteko beste kide batzuk. “Ikusgarri izateko eguna da gaur, kalte zerebrala dutenei zein arlo horretan lan egiten duten profesional eta erakunde guztiei protagonismoa emateko eguna.Honetan elkarrekin gaudelako”, esan zuen.  Isabel Sanchez Robles Bizkaiko Gizarte Ekintzako foru diputatuak eskerrak eman zizkien Gorlizko Ospitaleari eta Aita Menniko profesionalei kalte zerebrala jasandako pertsonei eskaintzen dien arretagatik eta konpromisoagatik.Amaitzeko, txalo zaparrada eskatu zuen familientzat, “egunero egiten duten borrokagatik”. Iñigo Pombo Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotziak berretsi egin zuen Udalaren konpromisoa eta zehaztu zuen nahiago zuela hizpide dugun gaixotasun honi bat-batean etorritako kalte zerebral deitu.

Aita Menniko Kalte Zerebralaren Zerbitzuko zuzendari Jose Ignacio Quemadak gogorarazi zuen duela hamarkada gutxi “errealitate hau ukatu egiten zela“, errehabilitazioan emandako aurrerapauso berriak azaldu zituen eta aurtengo urtetik aurrera legeak izango dituen aldaketak ere aipatu zituen; hau da, zirkulazio istripuetan sortutako lesio zerebralek babes handiagoa jasoko dute hemendik aurrera.Amaitzeko, etorkizunerako erronka batzuk aipatu zituen eta ATECE Bizkaia zoriondu zuen lider izateagatik eta batzuen eta besteen nahiak elkartzen asmatzeagatik.Osasun alderdiari buruz Gorlizko Ospitaleko Kalte Zerebralaren Zerbitzuko arduraduna aritu zen, Susana Pinedo, eta berak koordinatzen duen Osakidetzako Unitateak eskaintzen dituen zerbitzuak azaldu zituen.

dia-dca-2016-bilbao

Mitxel Ayarza, Maria Luisa Goikoetxea, Jose Manuel Estevez eta Begoña Gonzalezek Hartutako Kalte Zerebralaren Eguneko adierazpena irakurri zuten HKZ duten Bizkaiko pertsona guztiak ordezkatuz eta eguneko leloa berretsi zuten:“Salbatutako bizitza batek bizitzea merezi du.Duintasunez”.Ikusle asko bildu zen eta haien artean zeuden adineko pertsonen Txurdinagabarri egoitzako zenbait pertsona ere, ekitaldiari babesa erakustera joan baitziren.Han izan ziren GUFEko gerente Maria Teresa Alba eta Teresa Muela, kalte zerebrala duten pertsonentzako Bizkaiko Foru Aldundiaren zentroetako (GUFEk kudeatzen ditu) zuzendaria. Bekoetxe (Bilbo) eta Lurgorri (Gernika).Eguneko zentro publikoak dira horiek biak eta arreta pertsonalizatua eta osoa eskaintzen diete erabiltzaileei Aita Menni Ospitalearekin elkarlanean eskaintzen dituzten logopedia, neuropsikologia eta fisioterapia zerbitzuekin.

Donostian

Bilboko ekitaldia energiaz eta erritmoz betea izan zen eta Donostian eginiko ekitaldiak ere ez ziren gutxiago izan.Kalte Zerebralaren Eguneko ekintzei hasiera emateko, Zuatzuko Aita Menni zentroko erabiltzaileak ATECE Gipuzkoako kideekin batera izan ziren hilaren 26an, asteazkenean, Gipuzkoako hiriburuan antolatutako kontzentrazioan eta globoak askatzeko ekitaldian.Gipuzkoako Gizarte Politikako diputatua, Maite Peña, eta Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzia, Aitziber San Roman, ere han izan ziren, gizartea Hartutako Kalte Zerebralak dakartzan arazoen inguruan sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko.

Hilaren 28an, kontzertu polit bat antolatu ahal izan zuten ATECE Gipuzkoak eta Aita Menni Ospitaleak Aldapeta abesbatzaren eta Kubers rock taldearen eskuzabaltasunari esker.Emozio handiko kontzertua izan zen.Aldapeta abesbatzaren zuzendari eta sortzaile Juan José Fernández, duela urtebete pasatxo iktus bat izan ondoren, zuzendari lanetan zen berriro.Kubers taldeko bateria jotzaile Iker Argote, 2015ean auto istripu batean traumatismo kraneoentzefaliko larria izan ondoren, taldekideekin batera jotzen zen berriro.Aita Menniko paziente ohiak dira eta ondorioak gainditu eta musikarekiko duten pasioa kalte zerebralarekin konprometituta dauden pertsonekin partekatu nahi izan zuten.

dia-dca-2016-donosti

Hunkigarria izan zen Juan Jose Fernandez abesbatzak abestutako kantak zuzentzen ikustea. Lankide eta lagunez gain, M. Asun Salvador emaztea eta alabak ere abesbatzako kide dira.Handelen Aleluia abestu zuten emanaldia amaitzeko etaKubers taldearen “Cosas invisibles” abestia etorri zen haren ondoren.Lorena Martinezek ekaitzaren ondorengo barealdian” konposatutako abesti honetan, orain Ikerren emazte denak Iker bi astez koman egonarazi zuen istripuaren istorioa kontatzen du.

ATECE Gipuzkoako presidente Jose Manuel Amadorrek zuzendu zuen ekitaldia eta, besteak beste, Aita Menniko Kalte Zerebralaren Zerbitzuko profesionalen inplikazioa eta agurra ere izan genituen; baita zerbitzu horretako arduradun Jose Ignacio Quemada sendagilearena eta Eider Fernandez terapeuta okupazionalarena ere. Ikusleen artean ziren Ospitaleetako Komunitateko ahizpa batzuk, tartean, Montserrat Esparza Ama Nagusia, eta Aita Menniko beste profesional asko ere; adibidez, Unitateko koordinatzaile Olatz Uriarte eta Haurren Kalte Zerebralaren zerbitzuko arduradun Juan Igancio Marin. Asko gozatu genuen denok eta norabide berean arraun egiten ari ginela pentsatuz atera ginen handik.

 

kubers-en-san-vicente