Joan den urteko esperientzia positiboaren ondoren, atzo Aita Mennira itzuli zen Euskadiko Orkestra Sinfonikoa L.V. Beethoven konposatzaile alemaniarraren lehenengo sinfonia interpretatzera. Andres Orozco-Estrada maisuak, orkestraren zuzendari titularra denak, ospitaleko gaixo, ahizpa eta kolaboratzailez gainezka zegoen auditorioari lana osatzen duten mugimenduak eta bakoitzean garrantzitsuak diren xehetasunak azaldu zizkion.
Bere zuzendaritzapean, 50 musikari inguruk osatutako orkestrak zirrara sorrarazi zuen entzuleengan eta hauek txalo zaparradarekin erantzun zuten sinfoniaren amaieran. Kontzertua amaitzeko, Orozco-Estrada maisuak musikarien lana zuzentzeaz gain, entzuleek egindako txaloak ere zuzendu zituen.
Euskadiko Orkestrak Aita Mennira egindako bisitaren helburua da normalean euren kultur eskaintzara iristeko aukerarik ez duten kolektiboei bere lana gerturatzea. Gure kasuan, gaixo mentalen mundua.
Gaurkotasuna