Euskadiko Orkestraren haize eta perkusio sailek kontzertu bat eskaini zuten atzo Gesalibarko Aita Menni Ospitalearen ekitaldi aretoan. Juan Jose Oconen zuzendaritzapean bereziki hautatutako egitaraua prestatu zuten, tartean doinu eta abesti oso ezagunak zirelarik, hala nola “When the saints go marching in” edo “Simpsons” telesailaren doinu nagusia. Bestalde, atzoko kontzertuan estrainekoz jo zuten “Pailasoak”, zuzendariak berak konposatutako partitura berria.
Ocon maisuak musikariak gidatuz maila altuko emaitza lortu zuen musikaren ikuspegitik baina horretaz gain, lan ezberdinen inguruan eskainitako azalpenekin oso giro atsegina sortzea lortu zuen eta erabateko armonia izan zen orkestra eta publikoaren artean. Azkenean guztiek gozatu zuten kontzertuarekin.
Ekitaldi hau Euskadiko Orkestraren ekimenez sortu zen, korporazio erantzukizun sozialarekin lotuta garatzen dituen ekitaldien artean hain zuzen. Kasu honetan bere artea gaixo mentalengana hurbildu nahi izan zuen eta Aita Mennik bere esker ona adierazten du gure gaixoentzat hain berezia den aukera hau oparitzeagatik.
Gaurkotasuna