2016az geroztik, urte hartan Aita Menni Ospitaleko gerente Mikel Tellaechek eta Gurutze Gorriko idazkari autonomiko Xabier Manzanok hitzarmen bat sinatu zuten, bi erakundeek lankidetzan aritzeko, larrialdietan berehalako laguntza psikologikoa eskaintzeko. Hitzarmena urtero berritzen da, eta, horren bitartez, gure ospitaleak berretsi egiten du Larrialdietako Interbentzio Psikosozialeko Berehalako Erantzun Taldeari laguntzeko (Interbentzio Psikosozialeko ERIE), gerta daitezkeen larrialdi egoeretan. Ezarritako prozeduren bitartez, Aita Menniko langileak ERIEko profil desberdinetan integratzea antolatzen da. Testuak, gainera, prestakuntza berezi bat ezartzen du, maila autonomikoan, talde horietako kideentzat, Aita Menniren eskutik. Lau urteren buruan, hitzarmenak haratago iritsi nahi du, batez ere boluntarioei dagokienez.
Testuinguru horretan, Alfonso Sáez de Ibarra Olasolo Aita Menni Ospitaleko psikologoa, Psikologia Klinikoan eta Larrialdi eta Katastrofeen Psikologian aditua, arduratzen da prestakuntza hori emateaz Euskadiko Gurutze Gorriko Interbentzio Psikosozialeko ERIEko kideei. Gure psikologoak Espainiako Psikologiako Kontseilu Orokorraren ziurtagiria dauka, ‘Larrialdi eta Katastrofeen Psikologiako Aditu’ moduan, eta 25 urtetik gora darama bere jarduera profesionala Aita Menni Ospitalearen hainbat dispositiboan garatzen, baita ere Arabako Gurutze Gorrian boluntario lanetan, Osasun eta Sorospen departamentuan.
– Hitzarmenak Aita Menniko profesionalak EAEko Gurutze Gorriko ERIEn integratzeaz hitz egiten du. Nola gauzatzen da hori?
Lehenik eta behin, hitzarmenak ahalbidetzen du psikologia klinikoko profesional bat, gaur egun neu, EAEko ERIE Psikosozialean integratuta egotea, laneko denboran, gertatu daitezkeen neurri handiko larrialdi egoeretarako. Zorionez, 2016tik ez da beharrezkoa izan puntu aplikatzea. Denontzat hobe da atal hori martxan jarri behar ez izatea. Halaber, hitzarmenak Interbentzio Psikosozialeko ERIEri buruzko doako prestakuntza bat jasotzen du, maila autonomikoan, Aita Menniren eskutik. Urtero eman beharreko prestakuntza saioak planifikatzen dira, bi aldeek adostuta. Horrenbestez, 2016tik, oinarrizko prestakuntza ematen dugu EAEko Interbentzio Psikosozialeko ERIEko boluntarioentzat, larrialdi eta katastrofeetako Lehen Laguntza Psikologikoei buruz. Ikastaroan katastrofe eta larrialdietan biktimekin nola jardun erakusten da, inpaktu emozional handia dagoenean, baita ere horien aurrean gure burua emozionalki babesteko tresnak, egiazki esku hartu ahal izateko eta ez traumatizatzeko, edozein gizakirentzat zailak diren egoeretan gaudenean. Prestakuntzak gaitasuna ematen die boluntarioei egoera errealetan esku ahrtu ahal izateko, eta 16 ordu irauten du.
Horrez gain, Euskadiko Gurutze Gorriak boluntariotza kanpainak zabaldu nahi ditu Aita Menniko langileen artean, bere zentroen sare zabalaren barruan, eta Aita Menniko boluntario berriek Gurutze Gorriko prestakuntza eta harrera prozedurak onartzea. Ildo horretan, 2017an, langile guztiak deitu ziren bilera batera, Gurutze Gorriaren ea gure Ospitalearen arteko hitzarmena aurkezteko, eta han Gure Gorriaren jarduera ere aurkeztu zen, laguntzaileek hori ezagutzeko, eta norbaitek erakunde horren boluntario jardueran inplikatu nahi bazuen.
– Nola gauzatzen da lankidetza hori bi erakundeen egunerokotasunean?
Zorionez, urtean behin baino ez da ikusten, Interbentzio Psikosozialeko ERIEko boluntarioen prestakuntzarekin bat eginda, eta hobe gehiagotan ez ikustea, horrek esan nahi duelako katastrofe batean laguntzera joan behar dugula. Gaur egun, Ospitaleko laguntzaileen artean Gurutze Gorriaren jarduera boluntarioari buruzko ezagutza hobetzeko ari gara lanean, eta emaitzak aurten bertan ikusiko ditugu.
– Zehazki, zein da zure rola?
Nire ohiko rola da prestakuntza eguneratuta mantentzeaz arduratzea, behar denean, tresna eraginkorragoekin esku hartu ahal izateko. Gainera, bi erakundeek hitzarmena betetzea koordinatzen dut. Zorionez, ez dut gehiago egiten ez delako katastroferik gertatzen; nabarmenagoa banintz, ez litzateke albiste ona.
– Gurutze Gorriaren funtzionamenduaren oinarrian, hein handi batean, boluntarioak daude, eta erakundeak are gehiago ireki nahi ditu ateak gure Ospitaleko langileentzat. Nola?
Bakoitzak bere bizimodua eta errealitate sentitzeko modua dauka. Boluntariotza hazteko elementu osagarri bat izan daiteke, gizakion beste jarduera batzuen osagarria, Aita Menni erakundearen barruan ere boluntariotza sustatzen den arren, Gurutze Gorriaren eskaintza beste aukera bat delako jada Ospitalean egiten ditugunak ez bezalako ekintza batzuekin asebete nahi dugun pertsonontzat. Lehenago esan dudanez, aurten Gurutze Gorriko jarduera boluntarioaren zabalkundea hobetu nahi da gure kolaboratzaileen artean.
– Nola lagundu dezakete interesa duten pertsonek?
Gure Gorriak hainbat esparrutan eskaintzen dituen programen bitartez, esaterako, sanitarioan edo prebentiboan, edo kolektibo kalteberekin esku hartuz (bakardadea, hirugarren adina, immigrazioa, bazterketa soziala, eskolako laguntza, gazteak, etab.).
– Zer balio bereizgarri eman diezaiekete Aita Menniko profesionalek larrialdi taldeei?
Urtetan zehar gaixotasun mentalaren inguruan metatutako esperientziari esker, larrialdien psikologiari buruz ematen dugun prestakuntza bereziarekin batera, Aita Menniko profesionalak erreferentziazko pertsonak izan daitezke larrialdi egoeretan esku hartzeko, zeinetan sufrimendu emozionaleko dosi handiak gertatzen baitira, eguneroko bizitzan bizitzen ez direnak.
– Zein arlotan izan daiteke presentzia beharrezkoago?
Gizakien muturreko esperientzien ondorengo inpaktu emozional handiko egoeretan, horien artean egonik istripuak, erasoak, krimen bortitzak, atentatu terroristak, bat-bateko galerak, suizidio krisiak eta, jakina, katastrofeak.
– Baldintza jakin batzuk eskatzen dira?
Ikasteko jarrera, beste batzuei laguntzeko interes zintzoa eta prestasun pixka bat.
– Orain dela 25 urte baino gehiagotik boluntario aktiboa zaren heinean, zer esan zenezake zure esperientziaz?
Urte hauetan guztietan garatu dudan boluntario jardunak aukera eman dit ikusi nahi izaten ez dugun gizartearen aurpegi bat ikusteko, bizitzako sufrimendua eta ahultasuna, “denoi gertatu dakiguke” delakoa, nahiz eta nahiago izaten dugun horretan ez pentsatu. Bizitzaren muturreko egoeretan lagundu eta kudeatzen laguntzeko aukera eman dit, une horietan lagundu baitaiteke gehien, nahiz eta gauza batzuk ezingo dituzun konpondu. Ongi kudeatutako eta lagundutako sufrimendua sufrimendu gutxiago da. Pertsonen sufrimendua arintzea baino helburu duinagorik bada?
Akuilua ere izan da gauza berriak ikasten jarraitzeko.
– Kontatuko diguzu nola artikulatzen den konpromiso hori? Adibidez, gutxieneko prestasun maila jakin batzuk eskatzen dira?
Oro har, saiatzen gara denbora, familia, aisialdia eta plan propioak boluntario jarduerarekin moldatzea. Zenbat eta jende gehiago egon prest, orduan eta errazagoa da edozein unetan norbait prest egotea.
– Nora jo behar dute lagundu nahi duten pertsonek?
Gure Gorriaren egoitzetara, Boluntariotza eta Prestakuntza Departamentuaren bitartez.
– Amaitzeko, beste gogoetaren bat helarazi nahi diguzu?
Ez nintzatekeen pertsona bera izango 25 urte hauetan Gurutze Gorriko boluntarioa izan ez banintz, eta seguruenik, neure buruaren bertsio hau gehiago gustatzen zait.
Alfonso Saez de Ibarraren hitzek Gure Gorriaren mezua azpimarratzen dute, zera ziurtatuz: “boluntariotzak benetako inpaktu bat eragiten du pertsonen eta gizartearen bizitzan, laguntzeak dena aldatzen duelako”. Lerro hauetatik, OMAko diziplina guztietako profesional guztiak animatzen ditugu boluntariotzan parte hartzera, baita senideak eta pazienteak ere. Aita Menni eta Gurutze Gorria hainbat proiektutan dabiltza elkarlanean. Izan ere, gure Errehabilitazio Psikosozialetako erabiltzaileak, esaterako Beasaingo EPSZko kideak, duela urte batzuetatik ohona ari dira Gurutze Gorriarekin lankidetzan hainbat ekimenetan.