Joan den ostiralean, maiatzak 10, Euskadiko eta Nafarroako Psikiatria Elkartearen (SVNP) hamazortzigarren Urteko Bilera izan zen Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. José Ignacio Quemada doktorea, Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko burua, Euskadiko eta Nafarroako psikiatren topaketa honen mahaietako baten burua izan zen, eta osasun mentalaren eta Psikiatriak gizartean dauden gero eta arazo handiagoen egoera aztertu zuen.
SVNP elkartea Iruñean sortu zen 1999. urtean. Bere helburuen artean hauek daude: giza funtzionamendu psikikoaren prozesuaren eta harekin zerikusia duten patologien ezagutzan aurrera egitea, arlo horretan lan egiten eta ikertzen duten ikertzaileak eta profesionalak elkartzea, eta gaixotasun mentala duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko ekintzak sustatzea. Horrez gain, osasun eta gizarte erakundeei eta osasun eta gizarte arazo horietan lan egiten duten legezko erakundeei aholkatu eta laguntzen diete.