Estigma Stop, zatoz gurekin Osasun Mentalaren Mundu Egunean
Beste urte batez, Aita Mennin urriaren 10a baliatu nahi dugu, Gaixotasun Mentalaren Mundu Eguna, gaixotasun mentala diagnostikatu dieten pertsonek sufritzen duten diskriminazioa ezagutarazteko, arlo guztietan parte hartzea erreibindikatzeko, baita lanean ere, eta estigmaren aurka borrokatzeko.
Saiaketara horretan, Aita Menniko EPSZetatik, Eguneko Ospitale eta pisu komunitarioetatik sentsibilizazio kanpaina erraz bat abiarazi nahi dugu, oso urrutira iristeko asmoarekin. Euskaraz edo gaztelaniaz, lagundu ‘A veces la vida se nos complica de forma inesperada’ bideoko irudi hau zabaltzen, zure whatsapp eta sare sozialetako profileko argazki moduan jarriz!
Gure esperantza, inklusio eta enpatia mezuarekin, Aita Menni Ospitalean ere bat gatoz Espainiako Osasun Mentaleko Konfederazioaren ‘Bizitzarekin bat’ kanpainarekin. Izan ere, errealitate bat badago isilarazia, estigmatizatzailea eta aurreiritziz inguratua, hori suizidioa da: heriotzaren lehenengo kanpo arrazoia da (Espainian 10 lagun suizidatzen dira egunero, INEren arabera). Osasun publikoko arazorik larrienetako bat da, eta apenas bideratzen diren baliabideak prebentziorako.
Ahizpa Ospitalarien erakundea 1881etik ari da lanean osasun mentaleko arazoak dituzten lagunen bizitza hobetzeko. Bere zentroetan osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei bizitzarekin bat egiten laguntzeko eta horretarako motiboak emateko helburuarekin egiten dugu lan. Pertsonarengan oinarritutako arreta eredu baten alde egiten dugu, eta gizarteratzea lortu nahi dugu, pertsona bakoitzak une eta espazio bakoitzean behar dituen laguntzak eskainiz (gure errehabilitazio zentroetan, pertsona bakoitzaren komunitatean zein etxean bertan, beharrezkoa denean). Eta bizitzarekin bat egiteko gakoetako bat da lan arloan benetako inklusioa lortzea. Horregatik, baita ere, Vive y Convive gure proiektua ikusi eta partekatzera gonbidatzen zaituztegu, zeinean osasun mentaleko arazoak dituzten pertsona guztiei laneratzeko aukera bat eskaintzera dei egiten baitugu.