Adineko pertsona

Estetika eta autozainketa tailerra

Taller de estética y autocuidados

Azaroan estetika eta autozainketaren inguruko beste tailer bat egiten hasi da Bilboko Txurdinagabarriko Adinekoen Egoitzan. Arratsaldez egiten da, astean behin. Jarduera honen helburu nagusia egoiliarren autokontzeptua eta autoestimua lantzea da, baina modu berritzaile baten bidez, beraien irudi fisikoari eta zahartze-prozesuan modu natural batean gertatzen diren aldaketei buruzko iritzi positiboak eta jarrerak sustatzeko.

Hori dela eta, saio bakoitzean gorputzaren atal baten zainketa lantzen da (larruazala, eskuak eta azazkalak zaintzea, makillajea eta abar), eta zainketa horien garrantzia eta norberak horien inguruan izandako esperientziak eta bizipenak azaltzen dituzte. Bestalde, etxeko zenbait sendabide prestatzen ditugu zer landuko dugun kontuan hartuz.

Oraingoz solairuetako batean hasi gara egiten, eta harrera ona izan da, izan ere, parte-hartzaileen inplikazio handia lortu dugu.

 

Estetika eta autozainketa tailerra Estetika eta autozainketa tailerra Estetika eta autozainketa tailerra

Estetika eta autozainketa tailerra Estetika eta autozainketa tailerra