Adineko pertsona
Eskoriatzako Eguneko Zentroko nagusiek larruazala zaintzen ikasi dute
Arrasate, Bergara eta Eskoriatzako adinekoen Eguneko Zentroetan garatzen ari den Osasunerako Hezkuntza programaren barruan, martxoko saioa egin zen Eskoriatzan, eta gaia hau izan zen: “Larruazalaren higiene-zainketak”.
Inma Gonzalez erizainaren eskutik, gure adinekoek larruazalaren zahartze-prozesuari eta hezetasun-galtzeari buruzko informazioa jaso zuten. Horrez gain, horrek dakartzan arazoak, eta arintzeko egin ditzaketen zainketa eta tratamendu egokienak azaldu zizkieten.