Liebanako Urte Santua dela eta, Pastoral Zerbitzuak antolatuta, 51 lagunek, paziente, kolaboratzaile eta ahizpen artean, Liebanako Santo Toribioko erromesaldian parte hartu dugu.
Santo Toribioren monasterioak urte santua ospatzeko eskubidea dauka aurten, Jerusalem, Erroma, Santiago de Compostela, Urda, Caravaca de la Cruz eta Avilarekin batera. Bertan gordetzen da Lignum Crucis delakoa. Tradizioaren arabera, Kristo hil zeneko gurutzetik gordetzen den eta gaur arte iraun duen zatirik handiena da.
Leku guztietatik iritsitako ehunka erromesekin batera, Eukaristian eta ondoren gurutzearen gurtzan Santanderreko Aita Menni Ospitaleko lagun talde batekin egin genuen topo.
Liebanako Jubileu Urtean parte hartzeaz gain, hiru egunez partekatzeko eta elkarrekin bizitzeko aukera izan genuen, eta Santillana del Mar, Comillas eta Suances ere bisitatu genituen.