Kalte zerebrala

Errobotak besoaren eta eskuaren errehabilitazioan iktus baten ondoren

Rehabilitación del ictus

Menni Sareko Garuneko Kalteko Unitateetan errobot-sistemak erabiltzen ditugu esku eta beso plegikoak errehabilitatzeko programetan. Aita Menni ospitaleko adituek errobot horiek zergatik erabiltzen dituzten eta zer nolako esperientzia izan duten azaldu zieten bertaratutakoei SERMEFen   52. Kongresuan.

Gorputz-adarra ez bada, ez du bilakaera onik izango, eta errobotika beste tresna bat da iktusaren errehabilitazio-programen barruan”, adierazi du Juan Ignacio Marín doktoreak, Aita Menni Ospitaleko Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialistak. Garuneko kalteko errehabilitazio-zerbitzuek bilakatzen jarraitu behar dute. Doktoreak dio iktus bat izan eta lau urtetara pazienteen % 4a bakarrik dagoela pozik bere goiko gorputz-adarraren funtzionaltasunarekin.

Iktus bat izan ondoren, pertsonen % 75 eta % 85 inguruk zailtasunak dituzte goiko gorputz-adarra mugitzeko. ACV izan eta sei hilabetetara, % 65ek zailtasun hori izaten jarraitzen du, eta talde horren barruan, bi heren oso kaltetuta edo nabarmen kaltetuta daude. Duela gutxiko ikerlanen arabera (1994. eta 2003. urteetakoak), errehabilitazioa amaitutakoan larriki kaltetutako pertsonen % 10ek (pertsona guztien % 40k) bakarrik du emaitza funtzional ona lortzeko aukera. Etiologia ez da aldatu,. eta ikus baten ondoren hasierako paralisia izateak laurden bat murrizten du osatzeko aukera, gaineratu du Marinek.

Iktusa eta goiko gorputz-adarra

 

Paresiaren eragin handiari zalantzazko pronostiko hau eta beste zailtasun bat gehitu behar zaizkio: goiko gorputz-adarraren errehabilitazioa beheko gorputz-adarraren errehabilitazioa baino askoz ere motelagoa da. Goiko gorputz-adarren zailtasun hauen aurrean, iktus bat izan duten pazienteen % 75 eta % 80 inguruk lortzen dute moduren batean ibiltzea. Alde hori zenbait arrazoirengatik gertatzen da:

–          Karotidan gertatzen diren iktusen % 75ean lesioak erdiko garuneko arterian eragiten du.

–          Eskua mugitzeko eta hitzak ahoskatzeko behar den garuneko egitura, esaterako hanka mugitzeko behar dena baino askoz ere handiagoa da.

–          Erasandako beheko gorputz-adarrak jasotzen duen berezko estimulazio kopurua goikoarena baino handiagoa da, ibiltzeko bi hankak behar direlako. Ez da gauza bera gertatzen eskuekin eta besoekin.

–          Goiko gorputz-adarretan behekoetan baino ohikoagoak dira sindrome mingarriak. Eta min ematen duten parteak ez dira mugitzen.

Taller robótica SERMEF

Errehabilitazioa

Menni Sarean

 

 

Marín doktoreak eta Marta García okupazio-terapeutak Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kaltearen Unitatean egiten duten lanari buruz hitz egin zuten, eta goiko gorputz adarraren errehabilitazioan erabiltzen duten errobotikari buruzko tailer praktiko bat egin zuten. Edozein estimulazio somatosentsorial errehabilitazioan onuragarria izan badaiteke ere, Juan I. Marin doktoreak Menni Sareak sistema jakin bat batzuk aukeratzeko eta beste batzuk baztertzeko arrazoiak azaldu zituen. Errehabilitazioko eta Medikuntza Fisikoko Espainiako Sozietaren 52. Kongresu Nazionalera bertaratu zirenek, gure zentroetan hiru errobot hauekin nola lan egiten dugun ikusteko aukera izan zuten:

–          Amadeo®: eskua eta besoa errehabilitatzeko dagoen sistema mekatroniko bakarra da, eta hatz bakoitzarekin lan egiteko aukera ematen du. Eragin larria duten pazienteek eta funtzionaltasun maila handia duten pazienteek erabil dezakete.

–          Pablo®: heltze modu guztietan (hala nola heltze zilindrikoan eta pintza moduko heltzean) dagoen indarra neurtzen du. Horrez gain, besoaren mugimenduaren zabaltasuna eta eskumuturraren edo beste edozein artikulazioren luzatzea eta tolestea ere neurtzen ditu.

–          Handtutor®: hatz bakoitza bere aldetik lantzeko aukera ematen duen eskularru sentsorizatua da. Motorrik ez duenez, eskuaren funtzionaltasuna zertxobait hobetu duten pazienteek bakarrik erabil dezakete.

Ariketarik eraginkorrenak eta erakargarrienak

 

Iktus bat izan duten pertsonen % 85ek goi-gorputz adarraren erasanen bat dute, hala nola urritasun motorra edo zentzumen-urritasuna. Hiru hilabete geroago urritasun horiek jarraitzen dute, kasuen % 55 eta % 75 inguruan. Denbora hori igarota, larrikien eragindako pazienteen % 10ek bakarrik berreskuratzen duten beren egoera funtzionala. Marin doktorearen arabera, goiko gorputz-adar paretikoaren neuroerrehabilitazioa eraginkorragoa da errobot horien laguntzaz. Hedaduraz, errobot-sistemei esker, iktusaren errehabilitazioa ere eraginkorragoa da, paziente gehiagok baitute berreskuratzeko aukera.

Feedbackak errepikapen-kopuru handiagoa ere ematen du. Deskribatutako hiru sistemek eta erabiltzaileak elkarri eragiten diote errealitate birtualeko jolasen bidez, besoaren eta eskuaren ariketak erakargarriagoak izateko. Bestalde, zabaltasun artikularra eta ehunen malgutasuna mantentzeaz gain, mugimendu pasiboaren erresistentzia murrizten dute. Nolabaiteko funtzionalitatea duten pazienteen kasuan, mugimenduarekiko erresistentzia ere egin dezakete, eta indarra modu kontrolatuan berreskuratzen laguntzen dute. Minak doktorearen arabera, errobot-sistemekin egindako entrenamendu sentsorimotorrak emaitza funtzionalak eta goiko gorputz-adarraren funtzionamenduaren emaitzak hobetzen ditu. Halaber, mina arintzen laguntzen du.  Era berean, entrenamendu horrek, presioa egin, heldu, lotu eta bestelakoak egin behar diren eguneroko bizitzaren oinarrizko jardueretarako behar den indarra handitzen du.

Pablo® eta Amadeo® errobotak Austriako Tyromotion konpainiak sortu ditu (bere sistemak SERMEF kongresuaren egoitzara eraman zituen) eta Handtutor® Israeglo MediTouch konpainiak.