Osasun mentala

Erreprografia eta koadernaketa tailerrak enkarguak jaso ditu!

Osasun mentaleko eta desgaitasun intelektualeko Unitateetako pazienteek hainbat jarduera terapeutikotan parte hartzen dute. Tailerretan parte hartzeak onura ugari dakartza; bizi kalitatea eta gizarteratzea hobetzen ditu. Gainera, lanaren emaitza hain ona denez, enkarguak jasotzen hasi gara.
Erreprografia eta koadernaketa tailerrak enkarguak jaso ditu!

Gaixotasun mentala eta desgaitasun intelektuala duten Aita Menni Ospitaleko pertsonek hainbat tailerretan parte hartzen dute: industria, ehungintza, lorezaintza, sukaldaritzako landareak eta aromatikoak, paper birziklapena edo erreprografia eta koadernaketa, besteak beste. Izaera terapeutikoko jarduera okupazionalak dira, gure pazienteei laguntzen baitiete baliagarri sentitzen eta bizi diren gizartean interakzioan aritzen. Errehabilitazio psikosoziala sustatzea da horrelako jarduera terapeutikoen helburu orokorra.

Gure osasun mentaleko eta desgaitasun intelektualeko unitateetako pazienteek tarte atseginak igarotzen dituzte tentsio eta estres maila murrizten duten eskuekin zereginak egiten. Bere onuren artean, erlaxazioa eta pertsonen arteko harremanak errazten dituzte, trebetasun sozialak eta komunikaziokoak eta arazoak konpontzeko trebetasunak hobetzen dituzte, sormena estimulatzen dute, etea autoestimua eta autonomia areagotzen dituzte.

‘Erreprografia eta koadernaketa tailerrean’ hainbat prozesu gauzatzen dira unitate ezberdinetako pertsonentzako koadernoak eta libretak egiteko, paper eta oihal politekin koadernatuta. Karpetak, orri markagailuak eta paperarekin zerikusia duten beste produktu batzuk ere egiten dira, besteak beste, artisautza azoketara eraman eta komertzializatu izan ditugun afrikar panpinak, Ahizpa Ospitalarioek Liberian duten WALY proiektuan laguntzeko.

Nahiz eta lan horiek ez duten trebetasun eta kualifikazio handirik behar, pixkanaka emaitza hobeak lortzen ari gara sortzen ditugun artisau produktuetan. Hainbeste, ezen enkargu txikiren bat jasotzen hasi baikara. Adibidez, erreprografia ea koadernaketa tailerreko Lucia Escolar begiraleak kontatu digunez, duela zenbait aste, Aita Menni kafetegiko Marina langileak eskatu oparitarako poltsa pertsonalizatu batzuk egiteko, bere sem bizki Pablo eta Alvaroren jaunartzeko gonbidatuei oparitxoa emateko.

Goian ikusi dezakezue eskaera entregatzeko unea, eta beheko collagean gure lanaren emaitza. Espero dugu gustatu izana!!!

 

Erreprografia eta koadernaketa tailerrak enkarguak jaso ditu!