Osasun mentala

Erizaintza, funtsezkoa gaixotasun mentalaren autozaintzan

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak lanbide horren zeregina azpimarratzen du, Arrasateko ospitalean Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunarekin bat datorren jardunaldia hartuz.
Ezkerretik eskuinera, Pilar Lekuona Gipuzkoako Erizaintza Elkargoko lehendakaria, Jaione Rodriguez San Juan de Dioseo Jarraitasun Asistentzialeko kudeatzailea eta Nerea Gutierrez Aita Menniko Erizaintzako zuzendaria
Ezkerretik eskuinera, Pilar Lekuona Gipuzkoako Erizaintza Elkargoko lehendakaria, Jaione Rodriguez San Juan de Dioseo Jarraitasun Asistentzialeko kudeatzailea eta Nerea Gutierrez Aita Menniko Erizaintzako zuzendaria

Urriaren 10eko arratsaldean, Osasun Mentalaren Munduko Egunean, Aita Menni Ospitalean “Autozaintza: pazientearen ahalduntzea eta parte hartzea osasun mentalean laguntzeko” jardunaldia egin zen. Topaketa Euskadiko osasun mentalaren arretaren erreferente diren Arrasateko Aita Menni eta San Juan de Dios ospitaleen 125. urteurreneko programaren parte da.

Nerea Gutierrez Aita Menniko Erizaintzako zuzendariak azaldu zuenez, jardunaldiaren antolaketaren helburua izan da, Aita Menni eta San Juan de Dios erakundeen esperientziatik abiatuta, erizaintzako profesionalek osasun sisteman egiten duten ekarpena eta jokatzen duten rol garrantzitsua nabarmentzea, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen autozaintza eta independentzia sustatzeko.

Horrenbestez, pertsona horien zaintzan adituak diren erizainek beren eguneroko lana kontatu zuten, haien autozaintza sustatzeko eta independentzia edo, kasuaren arabera, ahalik eta autonomia mailarik handiena lortzeko. Beren esku hartzeen bidez, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak gero eta autonomoagoak izan daitezen lan egitea zertan datzan zehaztu zuten, “betiere diziplina anitzeko taldeetan egiten dugun lanaren ikuspegitik”, non erizainak eta erizaintzako laguntzaileak, medikuntzako profesionalak, psikologiako monitoreak, fisioterapeutak, terapeuta okupazionalak eta abar dauden.

Programa

Ongietorriko kafearen ondoren, jardunaldia Pilar Lekuona Gipuzkoako Erizainen Elkargoko lehendakariaren, Nerea Gutierrez Aita Menniko Erizaintzako zuzendariaren eta Jaione Rodriguez San Juan de Dioseko Jarraitutasun Asistentzialeko kudeatzailearen hitzekin hasi zen.

Ondoren, “Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen autozaintzaren sustapena” izeneko mahai ingurua egin zen, Jaione Rodriguezek eta San Juan de Dios Erizaintzako zuzendari Begoña Maestrok moderatuta.

Eztabaida-mahai horretan, Uxua Lazkanotegi Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen Erizaintzako buruak bere taldeak pazienteengan independentzia eta autokonfiantza sustatzeko eta autozaintzan laguntzeko egiten duen lanean sakondu zuen.

Jaione Gartziaetxabe Aita Menniko erizainak, berriz, “Aita Mennin osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen autozaintzaren sustapena” hitzaldia eman zuen. Eztabaida-mahaia loa eta lotarako ohiturak hobetzeko tailer batek osatu zuen, Sonia Gabilondo San Juan de Dios erizainaren eskutik.

Jardunaldia ondorioen mahai batek itxi zuen, etorkizuneko osasun mentaleko erizainaren profil profesionalean sakonduz. Isabel Alonso, osasun mentaleko erizain espezialista eta Arabako Osasun Mentaleko Sareko Kudeaketa Sanitarioko Unitateko gainbegiralea, eta Nerea Gutierrez, gure Erizaintzako zuzendaria, arduratu ziren ekitaldia ixteaz.

Erizaintza, funtsezkoa gaixotasun mentalaren autozaintzan