Adineko pertsona
Emozioak lantzen Osasun Mentalaren Munduko Egunean
Osasun Mentalaren Munduko Eguna zela eta, Txurdinagabarri Egoitzan ekintza bat egin genuen emozioak protagonistatzat hartuta.
Argazkiez lagunduta, hainbat emozio adierazi genituen, hala nola asperdura, beldurra, tristura, poza edo alaitasuna, eta horiek adieraztearen eta ez erreprimitzearen garrantziaz hitz egin genuen.
Beste ideia batzuk ere lantzen aritu ginen, esaterako, pertsona bat une txar bat pasatzen ari denean nola jokatu eta nola lagundu jakiteko.