Emoji dibertigarri batzuek protagonizatu dituzte 2021eko Aita Menni Inauteriak
Nekeetan, irria ezpainetan. Eta pandemian, musutxo dibertigarriak! Aita Menni Ospitalean aurre egin genion Covid-19ari, 2021eko Inauteriak merezi bezala ospatuz. Beti bezala, Inauterietako mozorroak egiten aritu gara, eta gune guztietan jantzi ditugu. Hori bai, segurtasun neurri guztiekin koronabirusari aurre egiteko.
Pandemiak eragindako gaur egungo egoeraren ondorioz, Aita Menni Ospitalea sektorizatuta dago. Horrek esan nahi du unitate bakoitzak bere jaia antolatu duela, baina gaia bateratua izan da: gure mezu elektronikoekin batera doazen emotikonoak edo emojiak.
Ohi bezala, hainbat astez, gure begiraleek eskulan tailer desberdinetatik sustatu dute mozorroak diseinatzea eta egitea. Pazienteek eta profesionalek euren arte eta sormen guztia eskaini dute; emaitza bistan dago argazkietan. “Mozorroak oso politak geratu ziren, eta oso originalak ere bai, whatsappeko emotikonoak irudikatzen dituztelako, baina beraiek asmatutako beste batzuk ere badaude”, kontatzen digu Amaia Bulumburu psikologoak. “Eta, zergatik emotikonoak? Garrantzitsua iruditzen zaigulako emozioak adieraztea, batez ere pandemia garaian”, gaineratu du Gizarte Errehabilitazio eta Dinamizazio Zerbitzuko koordinatzaileak.
Musika eta koreografiak patio eta gune guztietan, karaokea, mahai jokoen txapelketak… Unitate bakoitzak bere erara ospatu ditu Inauteri hauek, eta irribarrea eta ilusioa izan dira protagonista. Berez, mozorrotzeak berak, eszenaratzeak, fantasiaz, erritmoz eta kolorez beteta, poza kutsatzen die artatzen ditugun pertsonei eta kolaboratzaileei, eta hori oso beharrezkoa da pandemiak eragindako egoera honetan..
Begirale taldeak lan bikaina egin du, paziente guztiak mobilizatzea lortu du, eta ospitaletik kanpo egun berezia izaten den eguna alaitu digu, nahiz eta aurten ezin izan den ospatu. Denek primeran pasatu zuten eta ederki gozatu zuten betiko txokolate eta bizkotxoekin. Ospakizuna ‘normaltasunetik’ gertu garatu zen, eta paziente guztiek asko eskertu zuten, zentroan sektorizazioa mantendu dezakegulako.