Zuzendaritzako, Administrazioko eta Giza Baliabideetako zortzi profesionalek bederatzi orduko prestakuntzan parte hartu dute AMHn genero-ikuspegia txertatzeko eta berdintasun-neurriak bultzatzeko eta garatzeko.
Prestakuntza emanda, Helena Ortiz de Lejarazu aholkulariak guztiz ezohikotzat hartu du erakundeak eta ikastaroan parte hartu duten pertsonek gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunarekiko duten jarrera. “Antolaketan oso errespetutsuak dira berdintasunaren arloan, emakumezko balioekin oso lotuta dagoelako”, adierazi du soziologo eta aukera-berdintasuneko agenteak.
Lehen ikastaro honen helburua berdintasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak bakarrik lantzea zenez (ez lan-esparru desberdinei buruzko azterketa bat egitea), aholkulariaren iritziz, eta prestakuntzan parte hartu duten profesionalen sentikortasuna eta inplikazioa direla eta, ez da esparru teorikora bakarrik mugatuko; praktikan, ekintza positiboak egingo dituzte.
Generoan dauden desberdintasunak identifikatzea zaila denez, Helena Ortiz de Lejarazuk gaian adituak direnek barnean egindako Berdintasun Plana berrikustea proposatu du, testuak ezagutza teknikoen faltarengatik jasotzen ez dituen lehentasunak ezartzeko batik bat. Pertsonen kudeaketan, komunikazioan eta bestelakoetan Berdintasun Plana garatzen eta ezartzen joatea da kontua, azken finean berdintasuna eraginkorra izateko beharrezkoak diren baldintzak sortzea.
Aita Menni Ospitalea Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalarien barruan dago, eta langileen % 83a emakumeak dira. 2009. urtean emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunerako plana onartu zuen, 3/2007 Lege Organikoa betetzeko.