Adineko pertsona

Emakumearen Nazioarteko Eguneko ekintzak

Emakumearen Nazioarteko Eguneko ekintzak

Astelehenean, martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu genuen Txurdinagabarri egoitzan, eta hainbat ekintza egin genituen egunean zehar.

Goizean, 2. solairuan, oso eskulan berezia egin genuen: emakume egoiliar bakoitzak panpina bat egin zuen bere burua irudikatzeko, eta gizonek eren panpinak egiten lagundu zieten jarduera egin ezin zuten emakumeei.

5. solairuan, mugimendu feministari buruzko bideoak ikusi genituen, eta hainbat alorretako emakume aitzindariei buruzko irakurketak egin genituen. Ondoren, ikusi eta irakurri genuenari buruzko solasaldia izan genuen.

Arratsaldean, 2. eta 5. solairuetan elkartu ginen komunikatu bat irakurtzeko, eta kate bat egin genuen eguna erreibindikatzeko eta ikusarazteko. Eta, Covidaren ondorioz, katean ezin genionez eskua elkarri eman, aurreko astean, hainbat solairutan, emakumearen ikurrak eta kolore moreko zerrendak prestatu genituen eskulanen tailerrean, kate horretan katebegi gisa balio izan zigutenak.

Bideoa

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.
https://youtu.be/rVkHPPErdlQ

Argazkiak

 width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=