Elkartasunezko merkatu txikia Txurdinagabarrin Zaporeak-entzat
Txurdinagabarri adinekoen Egoitzak elkartasunezko merkatu txiki bat antolatu zuen, joan den abenduaren 27an, Zaporeak-en alde.
Ekimena Ahizpa Ospitalarien Euskadiko osasun mentaleko hainbat zentrotan, adinekoen zentroetan eta kalte zerebralekoetan egin den kanpaina solidario baten barruan kokatu da, eta helburua da dirua jasotzea Zaporeak elkarteari bere lan boluntarioan laguntzeko, Lesbos uhartean, non egunero 1.500 menu prestatu eta zerbitzatzen baitizkiete errefuxiatuei.
Azken hilabeteetan eskulanak egin ditugu gure tailerretan, eta salgai jarri genituen merkatu txikian, musika CDekin, Gabonetako postalekin eta beste gauza batzuekin batera. Zaporeak elkartearen egutegiak eta eskumuturrekoak ere jarri genituen salgai, eta saski baten zozketarako txartelak; zozketa egunaren amaieran egin genuen.
Oso arratsalde entretenitua igaro genuen produktuak saltzen, erostera hurbiltzen ziren pertsonekin hitz egiten eta salmentak girotzeko gabon kantak kantatzen.