Elkartasun kontzertuen bira berria WALY proiekturako
Easo Abesbatzaren kontzertu solidarioarekin, urriaren 4an, 19:30ean Gasteizko Santa Maria Katedralean, hasiko da Ahizpa Ospitalarien WALY (We Are Like You) proiektuaren aldeko bira berria, Liberia osasun mentala sustatzeko.
Kontzertuak EAEko hiru hiriburuetan egingo dira, eta helburua da dirua biltzea Liberian (Afrika) instalazio sanitarioak garatzeko, gaixotasun mentala edo desgaitasun intelektuala duten emakumeei tratamendu egokia eman ahal izateko. 0 lerro bat egongo da kontu korronte honetan lagundu nahi dutenentzat: ES51 3035 0001 56 0010129618. Kontzertura joateko sarrerak www.wearelikeyou.org helbidean eta tenpluko sarreran erosi ahal izango dira kontzertuaren aurretik.
Hurrengo emanaldia Bilbon izango da, azaroaren 14an, 19:00etan Abandoko San Bizente Martiriaren elizan. Bilboko Koral Elkartea arituko da Horren gain, azaroaren 21ean, 19:30etan Donostiako Artzain Onaren Katedralak Donostiako Orfeoiaren haur eta gazteen abesbatzen kontzertua hartuko du (Gazte Abesbatza, Orfeoi Txiki eta Abeslari Txikiak).
“We are like You” proiektua
Afrikako beste herrialde askotan bezala, gaixotasun mentala duten pertsonak sistematikoki marjinatzen dira eta, askotan, tratu txarrak ere sufritzen dituzte, konfinamendua, lotuta egotea, abandonatzea edo ingurunetik derrigor aldendu beharra.
WALYren zeregina da emakume horiei jazartzen zaien estigma eta oinarrizko giza eskubideen urraketa etengabea desagerraraztea, zainketa medikoa, tratamendu farmakologikoa eta errehabilitazio terapiak eskainiz, eta kontzientziazio komunitarioa sustatuz, pixkana gizarteratu daitezen.
Horrenbestez, egitasmoa osasun zentroko pazienteen baldintza soziosanitarioak hobetzen ari da, baina oraindik asko dago egiteko. WALYk Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) eta Liberiako Osasun eta Ongizate Ministerioaren errekonozimendua du. Gainera, WALYk herrialdeko beste elkarte eta erakunde laguntzaile batzuekin dihardu, horien artean egonik Carther Center eta Mugarik Gabeko Medikuak, besteak beste.
WALYri esker, 2017tik, Errehabilitazio Unitate bat dago, pertsonei ingurune komunitarioetan integratzen laguntzeko; gaur egun, bertako mediku, erizain eta langileek osatzen dute taldea.