Elkarrekin, hobeto! Aita Mennik familiekin eta erakundeekin ospatu du Kalte Zerebralaren Eguna
Kohesioak indarra ematen digulako eta ikusgarriago bihurtzen gaituelako
Beste urte batez, urriaren 26aren bueltan, Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuak eragindako lagunen eta familien kolektiboarekin eta erakunde publikoekin ospatu du Kalte Zerebralaren Eguna. Elkarrekin, kohesioak indarra ematen digulako eta ikusgarriago bihurtzen gaituelako.Hori da Menni SarekoKalte Zerebraleko Zerbitzuko arduradun José Ignacio Quemadak transmititu zuen mezua, Euskadin egindako ospakizun ekitaldietan.Mezua berretsi zuen ATECE Gipuzkoako koordinatzaile Jose Manuel Amadorrek ere: “Elkarrekin lan egitea laguntza handia da”, esan zuen, Aita Menniko profesionalen lankidetzari aipamena eginez, jardunaldia antolatzeko zein urte osoko lanerako.
Kontzertua ‘€uro solidarioa’ Gipuzkoan
Ospakizun ekitaldiak hilaren 25ean hasi ziren, Donostiako San Bizente elizan, Kantakidetza abesbatzak eskaini zuen elkartasun kontzertuarekin. Jose Javier Etxeberriak zuzenduta, koru formazio bikain horretako ahotsek askotariko programa bat interpretatu zuten, euskara zein gaztelaniazko herri kantekin, baita afrikanereraz ere, emanda zegoen publikoaren txaloak eraginez.Amaieran, zutik, ahizpa ospitalariek, tartean Arrasateko komunitateko nagusi Montse Esparza ahizpa zela, eskerrak eman zizkioten Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langile sanitarioek zein ez sanitarioek osatutako abesbatzari eskainitako emanaldiagatik.Publikoan gehienbat eragindako pertsonak eta senideak zeuden, baina baita ere Aitziber San Roman, Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzia eta, jakina, Aita Menniko profesional ugari, tartean Olatz Uriarte, Kalte Zerebraleko Unitateko koordinatzailea, eta Egoitz Zabala, Pastoral Zerbitzuko arduraduna
ATECE Gipuzkoako lehendakariak, zeina gainera Kantakidetza abesbatzako kidea ere baden, esker oneko hitzak izan zituen San Bizenteko parroko Xabier Andonegirentzat, eliza utzi zigulako, eta, aldi berean, elkartearen eguneko zentroko zerbitzuak ezagutarazi zituen, eta bertaratuak gonbidatu zituen HKZren aldeko ‘€uro solidarioan’ parte hartzera; ekintza egun horretan bertan egin zen, Gipuzkoa plazan, eta egin beharrekoa zen ilara bat osatzea euroekin. Bertan gure Zuatzu Eguneko Zentroko erabiltzaileek ere parte hartu zuten. Babesa erakustera agertu ziren baita ere Gizarte Politikako diputatu Maite Peña, Mendetasun eta Desgaitasun Arretako zuzendari nagusi Txaro Rodrigo, eta Aitziber San Roman zinegotzia. Eguerdiko hamabietan, Jose Manuel Amadorrek HKZri buruzko manifestu bat irakurri zuen, eta Maite Peña diputatuak ere hitz batzuk zuzendu zizkien bertan elkartu ziren lagunei.
HKZ Euskadin
Kalkulatzen da Euskadin gutxienez 19.000 lagunek dutela hartutako kalte zerebrala. Kalte zerebralaren kausanagusiak dira iktusak eta traumatismo kraneoentzefalikoa, eta horien kausa, halaber, trafiko istripuak dira, nahiz eta lanekoak eta kirolekoak ere badauden. Iktus batetik bizirik ateratzen diren pertsonen %44k ezintasun larria garatzen dute ondoriozko kalteengatik. Kalte zerebral baten sekuelakaskotarikoak dira eta, larritasunaren eta eragindako aldearen arabera, arazoak egon daitezke mugikortasunean, komunikazio arazoak, gabezia kognitiboak eta alterazio emozionalak edo portaerakoak. Ondorioen konbinazio horrek galarazi egiten du eguneroko bizitzako oinarrizko jardueraren bat egitea kasuen %60tan, eta ezintasun larria edo erabatekoa %45etan.
Orain dela 10 egun ezarri zen urriaren 26a Kalte zerebralaren Egun moduan; “existitzen den errealitate soziala da, konplexua da, eta erantzun sanitario eta sozial berezitua behar du”, gogorarazi zuen Quemada doktoreak. “orain dela 20 urtetik hona ez gara gelditu errealitate hori hobeto ezagutzeko urratsak egiten, diziplina askotako errehabilitazio arreta orokortzeko, eta laguntza sozialen aukerak zabaltzeko, eguneko zentro moduan eta egoitzetako leku moduan, eta laneratzeko eta autonomia sustatzeko estrategiak lantzeko”, gehitu zuen. Mintzaldia amaitzeko, Aita Menniko Kalte zerebraleko Zerbitzuko zuzendariak Espainian aitzindaria den Zerbitzu horren sorreraren 25. urteurreneko ekitaldietara gonbidatu zituen parte hartzaileak.
ATECE Bizkaiarekin 3. Topaketa Solidarioan
Bizkaian, ohikoa denez, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izan zuten eta, edizio honetan, Barakaldoko Udalaren laguntza berezia.Barakaldo izan zen sentsibilizazio ekintzak egiteko hautatutako hiriaGoizean, Gizarte Ekintzako sailak eta IFASek kirol egokituko hainbat jarduera antolatu zituzten, tartean txirrindularitza, saskibaloia, boccia eta mahaiko tenisa.Bidaideak elkarteak Bidaideak Bilbao BSR aulki gurpilduneko saskibaloi taldeko hainbat kidek lagundu zuten sentsibilizazio jardunaldian, zeinean berriro ere nabarmendu zen kirola bitarteko inklusibo moduan, desgaitasuna duten pertsonen bizitza proiektuetarako.Afrikako perkusioa joz, Söcole erritmo eta esperientzien tailerrak eman zion amaiera goizko programari.
ATECE Bizkaiak antolatutako Hirugarren Topaketa Solidarioak kolektiboaren ordezkaritza zabala eta HKZri lotutako eragile guztiak elkartu zituen. “Ez gaude bakarrik”.Ongietorrian, elkarteak duela 20 urte sortu zenetik egiten duen lanagatik oso harro, bere lehendakari Jose Luis Estebanek animo hitzak helarazi zizkien aretoa betetzen zuten lagun guztiei.
FEDACEren eslogana parafraseatuz, Gizarte Ekintzako diputatu Isabel Sanchez Roblesek azpimarratu zuen salbatutako biziak bizitzea merezi duela. “Baina, gainera, modu duin eta oso batean; eskubidea delako”.“Oraindik asko dago egiteko, oztopo asko botatzeko”, esan zuen, eta Bizkai inklusibo baten alde hitz egin zuen, “modu erreal eta eraginkorrean, non proiektu guztiek duten lekua, gaitasunen mende egon gabe”. Diputatuak nabarmendu egin zituen hartutako kalte zerebralak eragindako pertsonentzako erakundearen zentroetan lan egiten duten lagunen lana, hurbiltasuna eta profesionaltasuna: Bilboko Bekoetxen eta Gernikako Lurgorrin. Publikoaren artean zegoen Teresa Muela, zuzendaria.
Magia, musika eta umorea ere egon ziren elkarrekin aurrera egiteko, sentsibilizazio handiagoa lortzeko, desgaitasun hori duten lagunei arreta handiagoa emateko eta integrazio osoa lortzeko.Barakaldo Antzokiko ekitaldian laguntza desinteresatua eskaini zuten Travellin’ Brothers taldeak (Europako 2015eko soul bandarik onena eta finalista munduko 8 bandarik onenen artean), Sol Maguna aktoreak eta Oliver & Eva Magoak.
Denbora ere egon zen gogoratzeko HKZ zer den eta nori eragiten dion.Horretarako, Jose Ignacio Quemadak hartu zuen hitza.Doktoreak eskerrak eman zizkion ATECE Bizkaiari Aita Menniri deitzeagatik ekitaldian parte hartzeko, eta aprobetxatu zuen gure Kalte Zerebraleko lehen Zerbitzuaren 25. Urteurrenaren ospakizunera denak gonbidatzeko , azaroaren 28an, Bilboko Guggenheim Museoan. Ondoren, Gorlizko Ospitalea ordezkatuz, Rocio Garcia Santiago neurologoak eta Fernando Lazaro HKZko neuropsikiatra adituak hitz egin zuten.
“Egunez egun bizitza kalitatea eta indar asko berreskuratu behar dugu!”. “Bizitzak jarraitzen du eta borrokan jarraitu behar dugu”.“Haur guztiak zoriontsu izan ahal izan daitezen!… HKZren atzean, ospitaleko alta jaso eta gero, ibili beharreko bide zail bat geratzen da, eta horretara zuzentzen diren baliabideak oraindik ez dira nahikoa.Horregatik, Gorlizko Ospitaleko, Bilboko Aita Menni Ospitaleko Neurorrehabilitazio Zentroko eta Bekoetxe eta Lurgorriko zentroetako eta ATECEko erabiltzaileek euren nahiak azaldu zituzten ahots gora.Irribarre batez, eskariak irakurri eta zuhaitz bateko hostoen moduan jarri zituzten, esperantzaren kolorearekin beteta.Eta beraien energiarekin eta musika onak ematen duenarekin eta txalo artean amaitu zen Bizkaian 2017ko Kalte Zerebralaren Eguna.
Datorren urtean, gehiago!