Elikagaien Bankuarekin boluntariotzan
Aldizka, Bizkaiko Elikagaien Bankuak “Bilketa Handia” antolatzen du supermerkatuetan, eta, hor, boluntarioek elikagaiak ematera animatzen dute jendea, eta elikagaiak jaso eta antolatzen ditu, Bankura bidaltzeko.
Aspaldi da Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan ekimen horretan parte hartzen dugula, eta hilaren 24an, egoiliar talde bat goizean goiz oinez jaitsi zen gure zentrotik Boluetako Eroskiraino, eta bertan aritu zen 11:15ak arte laguntzen. Ordu horretan, beste talde bat iritsi zen autobusez, eta txanda eman zieten, bazkalordura arte han geratzeko.
Boluntario lanetan laguntzeaz gain, egoiliar batzuek bertan erosi zituzten elikagaiak ere eman nahi izan zituzten.