Txaketak, galtzerdiak, prakak, berokiak, txanoak, bufandak… 1.000 kilo baino gehiago eguneko, edo, berdina dena, 3.000 kilo baino gehiago hiru egunean.
Joan den azaroaren 20, 21 eta 22an, Aita Mennik bat egin du Zaporeak GKEak arropa eta oinetakoak biltzeko antolatu duen kanpainarekin, EAE eta Nafarroako 35 herritan, beraien herrialdean duten gerratik ihesi, negua Greziako errefuxiatu esparruetan emango duten siriarren alde. Aita Mennik jaso genituen arropa eta oinetakoen poltsak Zaporeak-en biltegira eraman ziren, Greziako uharteetara bidaltzeko. Gizon, emakume eta haurrentzako arropa jaso da.
Kanpaina arrakastatsua izan da. Gure Ospitaleko Elkartasun eta Proiektu Sozialen arduradunak adierazi duenez, hasierako aurreikuspenak gainditu egin dira, “soilik 3 egunetan 3.000 kilo arropa jaso baitira, eta hori asko da”.Egoitz Zabalak, zentro osoaren izenean, “bihotzez eskerrak eman nahi dizkie Arrasate herriari, Debagoiena osoari eta Dima, Durango eta inguruetako herriei.Baita Aita Menni ospitale familia osoari ere:laguntzaileak, boluntarioak, pazienteak eta Ahizpa Ospitalarien Komunitate osoa, kanpainan egindako lanagatik eta eskainitako dedikazioagatik. Eskerrak baita ere Comercial Lizarra bezalako dendei, egin dituzten ekarpenengatik, ahaztuta dauden hainbat laguni berotasuna helaraziko dietelako, eta baita modu anonimoan euren arropa poltsak emanez berotasuna eta hurbiltasuna erakutsi duten pertsona guztiei.Poltsa horrekin gerraren zentzugabekeria eta milaka errefuxiatu sufritzen ari diren egoera bidegabea agerian jartzen dutelako”.
Gure Elkartasun eta Proiektu Sozialetako arduradunak kanpaina nola garatu den azaldu du Goiena egunkarian argitaratutako elkarrizketan: “Poltsa bakoitza injustiziaren aurkako garrasi bat da”.
Berria ere argitaratu dute: