Elikadura osasungarriari buruzko tailerrak Barandiaran Egoitzan eta Eguneko Zentroan
Duela gutxi, Olatz Uriarte nutrizionistak bi tailer egin ditu elikadura osasungarriari buruz, bat Joxe Miel Barandiaran Egoitzan, eta bestea Eguneko Zentroan.
Tailerreko saioetan, Olatzek nutrizioaren piramidea azaldu zigun, eta aztertu egin zuen zein zatitan banatzen den, elikagaiak nola banatzen diren eta bakoitzaren funtzioak zein diren.
Tailerrean parte hartze handia egon zen, hainbat dinamikarekin, elikagai askoren osaera nutrizionala barneratzeko, eta estrategiak entrenatzeko, eguneroko dieta planifikatzeko orduan erabaki osasungarriak hartzen laguntzeko.
Erabiltzaileek oso interesgarritzat eta, aldi berean, dibertigarritzat baloratu zituzten tailerreko saioak.