Azaroaren 28tik abenduaren 2ra Irungo EPSZk “Elikadura osasungarriaren gastronomia astea” antolatu du. Zentroko profesionalek elikadura onaren eta bizitza osasungarria mantentzeak duen garrantzia bultzatu nahi izan dugu, izan ere, gure erabiltzaileek arlo horretan defizit handia dutela konturatzen gara egunero.
Chef ospetsuak izango ditugu, hala nola Iñigo Lavado, bere izena duen jatetxetik, eta baita lokal ezagunen buruak beste hainbat sukaldari ere, hala nola Gaztelumendi, Danako, etab. Harremanetan jarri garen pertsona guztiak prest agertu dira deitu diegunean proiektu honetan laguntzeko. Eskerrik asko!