Zenbait pertsona gai dira eguneroko gauzak zoragarriak bihurtzea, eta Aita Menniko begiraleak horitako batzuk dira. Sukaldaritza tailerretan behin baino gehiagotan konturatu gara horretaz. Oraingoan, Arrasateko Eguneko Ospitaleko eskulanen tailerra erabilgarriagoa, interesgarriagoa eta motibatzailea izatea nola lortu duten jakingo dugu.
Mª Carmen González eta Nati Regos begiraleek azaldu digute ohiko terapiaren barruan asteazkeneko kronograman eskulanen tailerrerako tartea gordetzen dutela goizetan. Zentroko erabiltzaileek -guztira 20 eta 67 urte arteko 20 erabiltzaile- bakoitzari gehien gustatzen zaiona egiten ematen dute tarte hori: giltzatakoak, eskumuturrekoak, lepokoak eta abar. Baina lan berriak ere gustukoak dituztenez, begiraleei oihalaren gainean margo zezatela proposatzea bururatu zitzaien. Ideiak oso harrera ona izan zuen, izan ere, teknika berriak ikasteaz gain, dekoratzen ari diren elastikoak Aita Menni Ospitaleak ‘We are like you” proiektua finantzatzeko antolatzen dituen azoka txiki solidarioetan saltzen direlako.
Arretarik handienarekin
Oihalean margotzeak arazo bat du: margotzen dena ezin da ezabatu. Hori dela eta, kontu handiz prestatu behar da margotuko dena. Lehendabizi, marrazkia elastikoaren gainean kalkatzen da. Gero, paperez inguratzen da, margotuko den zatia bakarrik libre uzteko. Hala ere, oso beharrezkoa da begiraleak adi egotea, aukeratutako marrazkia ahalik eta hoberen gera dadin. Erabiltzaileak oso pozik daude eskulan berri honekin: “egiten ari direnaren bidez helburu solidario baterako dirua bilduko dutela jakiteak asko motibatzen ditu”, adierazi dute begiraleek.
Elastikoek, argazkietan ikus daitekeenez, marrazki desberdinak dituzte (tximeleta bat, puxikak eta abar). Marrazki errazak, “‘ilargia’ nahi badugu, dena zailtzen delako”, esan du Mª Carmenek, esperientziaz baliatuz. Erabiltzaileek pixkanaka margotzen dituzte, lau pertsona inguruz osatutako talde txikitan. Oihala margotzeaz gain, pazienteak inprimatzeko beste teknika bat ere ikasten ari dira: “plastidecor” moduko argizari gogorreko pinturei punta ateratzen diete, eta sortzen dituzten txirbilak berotu eta oihalaren gainean jartzen dituzte. Haien gainean papera jarri eta plantxa bat jartzen dute gainean berotzeko.
Elastiko gehienak txikiak dira, eta gutxi gorabehera 5 eurotan salduko dituzte azoka txiki solidarioetan. Eguneko Ospitaleko neska-mutilak jartzen ari diren gogoarekin arazorik gabe gaindituko dute, ziur asko, begiraleek egindako “kalitate-kontrola”. Artista handiak dira!