“El salón de mi casa”, Euskadiko lehen cat cafe-a, bisitatu dugu
Animaliekin lagundutako terapia aspaldi erabiltzen da adinekoen egoitzetan eta zentroetan; ez bakarrik adinekoekin, baita beste kolektibo batzuekin ere. Animaliekiko kontaktuak eragin positiboa du: estresa murrizten du, poza ematen, bulkaden kontrola hobetzen eta sozializazioa sustatzen, eta asko erabiltzen da narriadura kognitiboa duten pertsonekin.
“El salón de mi casa” kafetegian egiten dutena ez da zehazki animaliekin egindako terapia, baina Bilboko Kristo kaleko kafetegi bitxi hau bisitatzen dutenek irribarrea aurpegian irteten dute beti bertatik, poz handiz eta askoz erlaxatuago. Euskadiko lehen cat cafe-a den lokal honek dozena erdi katu ditu maizter, oso gaztetxoak, batetik bestera ibiltzen direnak eta bezeroen laztanen pean siesta luzeak egiten dituztenak.
Kale katuen kumeak dira, “basati” ere esaten zaienak. Kalean jaiotakoak dira, eta, erreskatatuak izan ondoren eta behin-behineko etxe batean hartuta egon ondoren, adoptatuak izan arte itxaroten dute, kalean zutena bezain arriskutsua ez den bizimodu batera ohitzen diren bitartean.
Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan izan genuen cafe cat honen berri. Jakin genuen ospitaleekin, osasun zentroekin eta mota guztietako elkarteekin lankidetzan aritzeko prest zeudela, beren lokala eskainiz eta katuekiko interakzioaren eragin mesedegarria partekatuz; hori dela eta, ez genuen bitan pentsatu. Joan den hilaren 23an, egoiliar talde txiki batekin, Bilboko Areatzara joan ginen eta bikain pasatu genuen zerbait hartuz eta katutxoekin jolastuz. Hori bai, hala nahi zutenean, norberetar xamarrak dira eta.