Adineko pertsona

Ekintzaz betetako Gabonak

Hainbat adinekok apaindu dute Gabonetako zuhaitz bat

Gabonak igaro dira, eta horiekin batera hainbat une berezi, hala nola Olentzeroren eta Errege Magoen bisita, Urtezahar gaueko festa edo Txurdinagabarriko San Silvestre klasikoa, baina ez da hori bakarrik izan egun hauetan Egoitzan egin duguna:

Gabon aurreko jaia

Abenduaren 15ean motorrak berotu genituen, akordeoi kontzertu batekin eta ipuin kontaketa saio batekin, gure begiraleen eskutik.

Gabonetako Eukaristia

Aldare polita prestatu genuen Egoitzako areto nagusian, eta eukaristia ospatu genuen solairu guztietako egoiliarrekin eta etxekoekin.

Sukaldaritza tailerra

Alan sukaldari txikiaren laguntzarekin, Gabonetako zuhaitz itxurako bizkotxo batzuei gure ukitu pertsonala eman genien, osagai goxo askorekin apainduz.

Eskulanak

Egoitzako dekorazioa prestatzeaz gain, Gabonetako postalak egin genituen gure senideentzat, eta, gainera, eskulanak egin genituen, ondoren Azoka Solidarioan saldu genituenak, Bizkaiko Elikagaien Bankuaren mesedetan. Azoka txikian saski bat zozketatu genuen.

Gabonetako bingo berezia

“Gabonetako berezia” ez da abenduaren 22ko loteriaren zozketa bakarrik: Gabonetako gure bingoa ere bada berezia; ez ditu milioiak banatzen, baina dibertimendu eta “pike” handia eragiten du, ea nork kantatzen duen lehenago.

Gabonetako zinema

“Por fin solo en casa” izan zen 2. eta 5. solairuetako egoiliarrek ikusi zuten filma, eta “A mil kilómetros de la Navidad” 1., 3. eta 4. solairuetakoek.

Eguberri Jaia

1., 3. eta 4. solairuetako erabilera anitzeko aretoan elkartu ginen gabon kanta herrikoiak entzun eta abesteko, eta “Martes y Trece” umoristen bilduma batekin barrez egon ginen, Gabonetako pastel goxo batez gozatzen genuen bitartean.