Eneko Boveda, Raul Albentosa, Lillo eta Txema Añibarro egonaldi luzeko, egonaldi ertaineko eta URDP-Uditrac unitateetatik ibili ziren. Lau futbolariak, Gaizka Garitano eta Patxi Ferreira entrenatzaileak eta Fran Garagarza klubeko kirol-zuzendaria ilusio handiarekin heldu ziren gure zentrora, eta oso abegikor agertu ziren pazienteekin. Horrela, opariak banatu zizkieten, hala nola taldeko posterra, elastikoak eta sinatutako baloiak.
URDP-Uditrac unitateko langileekin egindako argazkia. Profesionalek ere oso goiz atsegina pasatu zuten
Pazienteek Eibar taldearen bisita eskertu zuten. Bigarren mailako txapelduna izan zen iaz, eta denboraldi honetan Lehen Mailan hasi da.
Topaketa lasaia izan zen, eta pazienteak oso pozik agertu ziren; kirolariei galderaren bat ere egin zieten. Hemendik ere eskerrak eman nahi dizkiegu tartetxo bat gurekin emateagatik eta bizipenak partekatzeagatik.