Urtean zehar, Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialeko Zerbitzuak kanpoaldeak garbitzeko duen Tailerrak ikusi du Aita Menni Ospitalearen inguruan, etengabe garbitzen den arren, zaborra eta zikinkeria pilatzen direla, baina horiek ez direla lurrean egon behar, baizik eta zakarrontzi eta edukiontzietan. Hori dela eta –Amaia Bulumburu koordinatzaile eta psikologoak esan digunez-, Zerbitzuak urriaren hasieran ‘Ingurumen kontzientziazioaren hilabetea’ hastea erabaki zuen.
Lehenengo jarduera urriaren 3tik 7ra egin zen, eta, zehazki, Aita Menni Ospitalean sortzen diren hondakinak behatu, bereizi eta aztertu ziren. Horrela hasi zen Ingurumen Kontzientziazioaren Hilabetea, azaroaren 4ra arte luzatu zena, hainbat jarduerarekin, horien artean nabarmenak:
- Unitateetako kanpoaldea garbitzea: zikinkeria zer puntutan pilatzen zen ikustea, mapa batean eremuak markatzea eta zabor mota sailkatzea (latak, tabako paketeak, zigarrokinak, etab.), eta horiek botatzeko zakarrontziak dituen puntu bat gertu dagoen idaztea. Asteko egun guztietan 10:00etatik 11:00etara garbitzera irten ohi diren lagunek parte hartzeaz gain, astebetez beste Unitate batzuetako pazienteek lagundu diete brigada horiei, horrela, kontzientziazio lana zabaltzeko. Hau da, asmoa da paziente guztiak ohartzea zaborrontzira bota beharreko guztia ez bada horra botatzen garbitzeak zer dakarren.
- Ingurumena zaintzearen garrantziari buruzko aurkezpena, itsasoa barne, dokumental bat ikusiz eta ondoren eztabaidatuz. Gaiari buruzko horma irudi baterako hainbat material egitea.
- Birziklatzeari buruzko dokumental bat ikustea. Galerian horma irudiak jartzeko kartelak egitea.
- Eskulturak egitea ospitalean bildutako hondakinak oinarri hartuta.
- Kontzientziazio ariketaren ondoren, Ospitalean hondakinak behatzea.
- Kontzientziazio jardunaldia, Oñatiko Natur Eskolaren laguntzarekin, sortzen dugun zaborraren bolumenari buruz eta horrek planetan eta gizakiarengan duen eraginari buruz.
- Kontzientziazio Hilabetea amaitzeko jaia. Hor, hainbat ontzitan erakutsi ditugu aurkitutako hondakinak (deigarria da zigarrokin kopurua), eta eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztiei.”
“Zaindu dezagun ingurumena guztion artean”
Amaia Bulumbururen ustez, “Zaindu dezagun ingurumena guztion artean” lelopean ingurumenari buruz egindako kontzientziazio hilabetearen balantzea “oso positiboa izan da, pazienteen inplikazioagatik, gozatu egin dutelako, eta mezua transmititzeko moduagatik, gure ustez iritsi zaielako. Ea hemendik aurrera guztion artean gure ingurunea pixka bat gehiago zaindu dezakegun”.