Adineko pertsona
Eguen Zuriren koplak heldu dira Barandiaran Egoitzara
Inauterien aurreko egunetan Durangaldeko ikastetxe askotako ikasleak koplak abestera irteten dira Durangoko kaleetatik ostegun gizenean.
Eguen Zuriren koplak dira. Duela urte asko erroturik dagoen eta gure herrian oraindik egiten jarraitzen den tradizioa da.
Joan den ostegunean San Jose Jesuitas ikastetxeko 100 haur baino gehiago Joxe Miel Barandiaran Zahar Egoitzan izan ziren, eta han, koplak abestu zituzten gure aitona-amonentzat.