Egonaldi luzeko eremua: pazienteen etxea

Zenbait pertsonak beren etxetzat dute Aita Menni Ospitalea, eta etxe bat bizitzeko leku bat baino gehiago da. Duela zenbait urtetatik AMHn bizi diren pertsonak dira; zenbaitek, hamarkadak daramatzate. Tratamendu luzea eskatzen duen desgaitasun intelektual handia edo gaixotasun mental larria eta kronikoa izan daiteke egonaldi luze horren arrazoia.
Egonaldi luzeko eremua: pazienteen etxea

Talde terapeutikoaren zuzendaritzapean, gizarte-onurak, onura okupazional eta terapeutikoak dituzten eguneroko jarduerak egiten dira. Talde jarduerak ere barne hartzen dira, hala nola:

Pazienteen abesbatza. Juan Carlos Irizar musikariaren laguntzaz, astelehenero, arratsaldeko lehen orduan, pazienteek abesten, musika-tresnak jotzen eta dantzatzen dute. Ohikeria eta isolamendua apurtzen duen eremua da, eta adierazteaz gain, elkarri eragiten diote.

Sukaldaritza-taldea. Pazienteek eguneroko bizitzako jarduerak egiten dituzte sukaldean; argazkian ikusten diren bezalako madalenak labean erretzen dituzte eta beste hainbat errezeta ere egiten dituzte. Gero, dena garbi uzten dute, beren etxeko sukaldean egongo balira bezala.

Cocina

Eskulanen taldea, sormena sustatzeko eta psikomotrizitate fina lantzeko. Urte-sasoi aldaketa aitzakiarik onena da hormako murala berritzeko eta, bide batez, zenbait alderdi lantzeko, hala nola errealitatearekiko orientazioa eta psikomotrizitate fina. Horrez gain, zenbait paziente, beren zaletasunetan aritzen dira; esaterako, marrazten edo puntua egiten dute.

Manualidades

•  Ortu txikia. Oso pozik sentitzen diren jarduera da, eta duela hilabete batzuk beraiek zaintzen dituzten landare aromatikoak eta zenbait barazki landatu dituzte. Gero, nahi duenari eskaintzen dizkiote. Motibatzen dituen jarduera entretenigarria da. Ortu txikia erraz iristen den patio batean dago.

Huerto

Pazienteen gaitasun eta beharretara egokitzen saiatzen den esku-hartze programa orokorrago baten jarduerak dira. Horrela, ospitaleko tailerretan parte hartzen dute, arlo ludikoa eta inguruarekiko harremana alde batera utzi gabe, alor erlijioso eta espirituala ere landuz.