Adineko pertsona

Durangoko Pasioaren entseguan

En el ensayo de La Pasión de Durango

Joan den apirilaren 17an, Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitzako egoiliarrak Pasioaren entregura joan ziren. Euren hitzetan kontatu digute.


“Pasio biziduna Durangoko Aste Santuko ekitaldirik sustraituena da, eta Parte Zaharrean egiten da, eszenografia horretaz baliatuz. Santa Ana plaza berezian garatzen da, elizaren ondoan, izen bereko arkuaren ondoan, hiribilduko harresiaren azken aztarna izanik.

1.500 lagun inguruk izaten dute aukera, eserita edo zutik, dagoeneko 25 urte daraman emankizuna ikusteko, zeinean 130 kidek parte hartzen baitute. Hilaren 17an, asteazkena, talde txiki bat Pasioaren entsegu orokorrera joan ginen, azken urteetan ohikoa denez.

Asko disfrutatu genuen emankizunaz. Laguntzeko jarri zuten musika zoragarria zen. Emankizunak iraun zituen bi orduak ziztu bizian igaro ziren, eta ondoren argazkiak atera genituen aktoreekin.

 

Durangoko Pasioaren entseguan Durangoko Pasioaren entseguan