Durangoko Joxe Miel Barandiaraneko egoiliarrek Zornotzako Errotik gaztandegia bisitatu dute
Asteartean, hilak 25, Durangoko adinduen Jose Miel Barandiaran Egoitzako talde batek irteera bat egin genuen, Zornotzako Etxano auzoan dagoen Errotik gaztandegia bisitatzeko. Txangora guztira 9 egoiliarrek eman zuten izena, horien artean Luis Mari Tangidok, zeinak Errotike-era egindako bisitaren kronika labur bat idatzi duen:
“Bisita aberasgarria izan zen, eta ezagutza handia eman zigun azienda gobernatzeko arteei buruz eta bateko eta besteko ahuntz eta behiei esnea ateratzeari buruz.”
“Ahuntz azienda eta jezteko erabiltzen diren tutuak ikusiz hasi ginen.”
“Esne hori tanga batzuetan sartzen da, eta bertan egiten da esnea aberasteko eta esne produktu desberdinak egiteko tratamendua.
Etxaldea paraje eder batean dago, eta bertan ikus daitezke behiak, idiak, ahuntzak eta ahariak bazkan.”
“Hainbat gazta eta ahuntz saltxitxoia probatu genituen, eta, horrenbestez, oso gustura geratu ginen igaro genuen egunarekin.”