Durango piraten irla da
Durangok ez du itsasorik, baina eskifai beldurgarria duen ontzi bat dauka: Joxe Miel Barandiaran adinduentzako Egoitzako eta Eguneko Zentroko piratak.
Aurten, Astearte Inautean pirata mozorrotzea aukeratu genuen, eta Egoitza eta Eguneko zentroa bukaneroen munduan inspiratutako gaiekin apaintzea.
Eskulan saioetan disfraza osatuko zuten piezak egiten aritu ginen: zapi eta gerriko gorriak, begirako partxeak –bi begi dituen pirata bat ez da hain pirata–, burezurraren pegatinak eta sableak.
Baina ez dago pirata tripulaziorik ontzirik gabe, eta lanari ekin genion, detailerik falta ez zuen ontzi bat eraikitzeko: Bandera beltza burezurrarekin eta txibiekin, brankako aingura, pirata beldurgarrien erretratuak karelean, eta baita kolore askoko loro bat ere.
Ontziko argazki saioak ezin dibertigarriagoak izan ziren, nahiz eta hainbat matxinada antolatu ziren, sable hutsez konpondu behar izan zirenak, eta kareletik behera botaz agintea eskuratu nahi dutenetako batzuk, tiburoiek jan zitzaten.
Arratsaldean boluntarioen bisita hartu genuen, horiek ere pirata jantziekin. Indarberritu beharra zegoen –hezetasunak eta kresalak astindua ematen diote gorputzari–, eta, beraz, alde batera utzi genuen haragi gatzunetan, gaileta eta ronez osatuta dieta aspergarria, eta meriendan inauterietako tostada batzuk hartu genituen, egin berriak, bere kanela eta guzti.
Eta, gosea ase eta gero, jaiak jarraitu zuen, Inauteriak iritsi arteko itsasketak urte bat iraun baitzuen, eta makoraino baikeunden ura besterik ez ikusteaz. Egoitzako tabernan musika entzuten hasi ginen, eta dantzari eta kantuari ekin genion ia eguna argitu arte.
Primeran pasatu genuen! Lastima! Orain berriro ontzira igo eta beste bide batzuei ekin beharko diegu, baina datorren urtean berriro ere elkartuko gara… irla honetan, edo besteren batean.
Ibilaldi ona!