Aita Menni Ospitaleak prestakuntzaren eta prebentzioaren alde egiten du droga menpekotasunei aurre egiteko. Substantzi toxikoen kontsumoak lotura handia du gaixotasun mentalarekin. Bere esperientzia dela eta, Aita Mennik kudeatzen dituen Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetan (EPSZ) lan egiten duen talde terapeutikoa oso kontzientziatuta dago nerabe eta gazteei informatu beharraz drogak kontsumitzeak dauzkan arriskuei buruz.
Berriro ere, EPSZen arduradun Vicente Hueso arduratuko da gazte alde handi hori kontzientziatzeaz toxikoen kontsumoa saihesteko eta ohitura eta portaera osasungarriak hartzeko. Gure psikologo klinikoak denbora asko darama, drogen aurkako sentsibilizazio topaketetan parte hartzen, batzuetan Aita Menni Ospitaleak berak antolatuta, eta beste batzuetan ikastetxeetan zein kirol taldeetan. Oraingoan, eta kirol taldeak Aita Menni Ospitaleko Giza Baliabideetako zuzendari Jesús Mª Arizmendiarrietarekin duen harremanaren ondorioz, ekitaldia Mondragon Futbol Klubeko hezitzaileei eta batez ere kadete eta jubenilei zuzenduta dago, hau da, 13-18 urteko gazteei.
Mondrako 250-300 neska-mutiko deitu dituzte gure hizlariari entzuteko. Hitzaldia datorren asteazkenean izango da, hilak 8, 17:30ean Arrasateko Udaletxeko Areto Nagusian.
Esperientziak partekatuz
Vicente Huesori gustatzen zaio gogoraraztea tabakoa, alkohola eta cannabisa direla gazteenek errazen eskuratu ditzaketen toxikoak. Substantzia horiek eta kokaina, estasi, speed eta egun zirkulazioan dauden beste droga sintetiko batzuk bezalakoak kontsumitzeak dituen eragin eta ondorioez hitz egiteko, adituaren azalpena lekukotza presentzialekin lagundu ohi da, baita gure dispositiboetako pazienteen idatziekin ere, zeinek euren esperientzia partekatu nahi duten beste pertsona batzuk menpekotasunean ez erortzeko.
Eragindako pertsonen datuetan bermatuta, Aita Mennik droga menpekotasunei buruz ematen dituen hitzaldiek argi uzten dituzte kontsumoaren eta menpekotasunaren arriskuak. Drogen osasun fisikoari eta psikologikoari erasaten diote, neurri handi batean baldintzatzen dute garapen pertsonala eta eragin handia dute harreman sozialetan eta familiarretan.