Adineko pertsona

Doris Palaoren konpainiak zarzuela ekarri du Txurdinagabarrira

Baile en la Residencia de mayores Txurdinagabarri de Bilbao

Doris Palaoren Dantza Konpainia Bilboko Txurdinagabarri Egoitzan aldizka emanaldiak eskaintzen dizkiguten taldeetako bat da.


Abenduaren 1ean, larunbata, horietako batez disfrutatu ahal izan genuen berriro ere, adin desberdinetako dantzari talde baten partaidetzarekin.

Hainbat numero eskaini zizkiguten, zenbait estilo dantzatuz, horien artean flamenkoa, pasodoblea, saltsa edo dantza modernoa, eta, ekitaldia amaitzeko, zarzuelaren munduan girotutako lan bat eskaini ziguten. Taldea txukun-txukun jantzita zegoen, madrildar “chulapa” eta “chulapo” jantziekin, eta estilo horretako abesti ezagunetako konpasean aritu zen.