Donostiar bat nahasmendu mentalen aurka borrokatzen, Afrikan
We Are Like You (WALY) nazioarteko lankidetza proiektuaren finantzazioak gure Aita Menni Ospitalearen eta Monrovia Benedict Menni ospitaleen artean bultzada bat jaso du azken asteetan kontzertu solidarioen bira berriarekin. 
Diario Vasco egunkariak kontzertu horien berri eman du hiru euskal hiriburuetan eta laguntza horiei esker, Liberiako hiriburuan gure pazienteen baldintza soziosanitarioak hobetzen ari direla erakutsi du. Horretarako, WALY ekimenaren bultzatzailerik handiena elkarrizketatu du, gure zuzendari kudeatzailea alegia. Mikel Tellaechek azaldu du gaixotasun mentala duten pertsonak Afrikako mendebaldeko kostaldeko herrialde horretan nola bizi diren, eta nola gure erakundea lan egiten ari den estigma hori ezabatzeko. Horrela, zainketa medikoak, tratamendu farmakologikoa, errehabilitazio terapiak eta bestelakoak ematen ditu. “Herrialdean ez dago pertsona horiek hartzen dituen zentro askorik; are gutxiago emakumeak badira”, gogoratu du. “Gizartetik guztiz baztertuta eta marjinatuta daude“, azpimarratu du. Hori dela eta, komunitateko sentsibilizazioa zentroaren lanaren beste ardatzetako bat da.