Donostiako Garuneko Kalteko Eguneko Zentroaren inaugurazio ofiziala Zuatzun

Aita Menni Ospitaleak zentro berriaren irekitzea ospatuko du. Han, Eguneko Zentroaz gain, psikiatriako eta psikologiako kanpo-kontsultak eta garuneko lesioak dituzten pertsonentzako errehabilitazio anbulatorioko zerbitzu bat eskainiko ditu.
Donostiako Garuneko Kalteko Eguneko Zentroaren inaugurazio ofiziala Zuatzun

Aita Menniko Ahizpa Ospitalarien komunitatearen familia-argazkia Zuatzuko langileekin

Donostiako Aita Menni Eguneko Zentroa Zuatzu Enpresa Parkera lekualdatu zen duela zenbait aste, 11 urte baino gehiagotan Antiguo auzoan dagoen Gurutze Gorriaren Ospitaleko eraikinean egon ondoren. Garuneko kalteko eguneko zentroan dauden 25 plazak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuta daude. Kokapen berrian eta kontsulta berriekin hilean 100 pertsona inguru artatuko direla uste du zuzendaritzak.

Inaugurazio-ekitaldian, besteak beste hauek izango dira: Sor Fuencisla Martin, Ahizpa Ospitalarien probintziako nagusia; Mikel Tellaeche, Aita Menni Ospitaleko gerentea; Ander Rodríguez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuetako diputatua eta José Ignacio Munilla, Donostiako apezpikua.

Zuatzu

Eragozpen arkitektonikorik gabeko 500 metro koadro

Instalazio berriak Zuatzu enpresa-parkean daude, Oria eraikinean (Zuatzu kalea, 8) zehazki, eta 500 metro koadro inguru dituzte, eragozpen arkitektonikorik gabe, solairu bakar batean. Zentroan areto zabalak, gimnasioa –goiko argazkian-, jantokia, jarduera-aretoa, bilera-aretoa eta bestelako guneak daude. Horrez gain, zazpi bulego ere baditu, logopedia, terapia okupazionala, psikologia, errehabilitazio, psikiatria eta bestelako saioak egiteko.