Donostiako Aita Menni Kalte Zerebraleko Zentroak Kontxako Bandera ospatu du
Beste urte batez gipuzkoako hiriburuan dagoen gure zentroko erabiltzaileek estropadez gozatzen jarraitu zuten. Horrez gain, Zarauzko Arraun Elkarteko arraunlari gazteak Zuatzura hurbildu ziren arraunketaren mundu interesgarriari buruz hitz egiteko.
Duela ehun urte baino gehiagotik, eta iraileko lehen bi igandeetan, arraunketako lehiaketarik ospetsuena egiten da Donostian: Kontxako Bandera. Probek ikusmin handia eragiten dute hirian eta eta Aita Menni Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroko erabiltzaileen artean. Eta 2015ean Zumaiako arraunlariak etorri baziren, arrazoi beragatik, joan den irailaren 6an, ZAEko (Zarauzko Arraun Elkartea) bi arraunlari gazteren bisita jaso genuen Zuatzun. Hain zuzen Josu eta Joanes etorri ziren.
Enbata traineruko zarauztarrak sailkatu ez baziren ere, arraunketaren mundu interesgarri eta zabalari buruz hitz egin ziguten, eta edozein galdera egiteko aukera eman ziguten. Horrela, arraunlari bakoitzak zer egiten duen jakin genuen (patroia eta proela), ziabogek duten garrantzia eta egin behar duten ariketa fisikoaren eta elikadura-erregimen zorrotzaren berri ere eman ziguten.
Gure erabiltzaileak pozik agertu ziren eta eskerrak emateko gure porran parte hartzeko aukera eman genien. Hor, lehiaketaren lehen bi postuen aldeko apustua egin genuen. Denok kirol-ekitaldien jarraipena egin genuen eta amaieran, apustuak asmatu zituztenei sariak banatu genizkien.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu ZAEko arraunlariei, arraunketaren inguruan dituzten esperientzien eta ezagutzen berri emateagatik gure erabiltzaileei. Plazer handia izan da guretzat haiek jarduera honetan parte hartzea, eta etorkizuneko estropadetan zorte handia opa nahi diegu.