Adineko pertsona
Domingak 100 urte bete ditu
Joan den uztailaren 18an oso egun berezia izan genuen Txurdinagabarriko Egoitzan. Gure amametako batek 100 urte bete zituen eta handitasunez ospatu genuen.
Domingak festa hunkigarriaz gozatzeko aukera izan zuen bere senideekin eta Egoitzako hainbat langilerekin batera, egun berezi honetan harekin egon nahi izan zutenak.
Txokolatezko tarta gozoa izan genuen, begiraleek aurresku bat dantzatu zuten eta Domingak oso lore-sorta polita eta asko gustatu zitzaion opari bat jaso zituen.
Zorionak Dominga!